Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 3 de enero 2024, 13:39
Iazko azken ikuskizuna abenduaren 22an Getxon egin bazuten ere, Tartean konpainiaren 'Kortxoaren Dilema' antzezlanaren data berriak iragarri dituzte. Hasi berri den 2024rako hamabi hitzordu berri daude aurreikusita, eta horietako zazpi Bizkaian izango dira: Basaurin (urtarrilaren 19an), Erandion (urtarrilaren 21ean), Arrigorriagan (urtarrilaren 27an), Ermuan (otsailaren 2an), Amorebieta-Etxanon (apirilaren 20an), Bilbon (urriaren 18, 19 eta 20an) eta Leioan (azaroaren 22an), azken bi toki hauetan gaztelaniaz. Interesdunek, bestalde, aukera izango dute ikuskizunaz gozatzeko Aretxabaletan (urriaren 20an), Tolosan (urriaren 26an), Iruñean (otsailaren 15ean), Gasteizen (martxoaren 7an) eta Zumarragan (abenduaren 5ean).
«Endreduzko thriller politiko» honen egilea Patxo Telleria da eta zuzendaria, Mireia Gabilondo. Interpretazioa, aldiz, Telleriak berak eta Mikel Martinezek egiten dute. Azken honek Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatu baten papera antzezten du, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa dena. Noam Chomsky iberiar bat, hain zuzen ere.
Sinopsiak dioen bezala, «pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da».
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Kontua da erabakia publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere ikaslea (60 urte) izandako bat agertuko zaiola ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator», eta oso interesgarria izango da une horretatik aurrera ikusleak deskubrituko duena.
Patxo Telleria (Bilbo, 1960) aktore, antzerkigile, gidoilari eta zinema zuzendari ezaguna da. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza antzerkiaren munduan lanean, eta lan asko sortu, zuzendu eta antzeztu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Bere lehen urteetan, 'Maskarada' euskarazko antzerki konpainia aitzindarian parte hartu zuen. 2000. urtean Tartean antzerki proiektua sortu zuen, Mikel Martinez eta Jokin Oregirekin batera. Halaber, hainbat sari irabazi ditu, hala nola, Donostia Saria, Toledoko Teatro Rojas golardoa, Max Sariak... Hori nahikoa ez balitz, 2016an, Bilboko Aste Nagusiko pregoilari izan zen.
Mikel Martinez Etxarri (Lizarra, 1955) euskal aktorea 'Maskarada' taldearen sortzaileetako bat izan zen 1980ko hamarkadan, eta Telleriaren pareko ibilbide profesionala egin du, Ez Dok Hiru Bikoteatroan eta Tartean antzerki konpainian berarekin lanean urteak eman ondoren, «bikote artistiko» gisa. Antzezlan, film eta telesail askotan parte hartu du, eta hainbat sari ere irabazi ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.