Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 27 de septiembre 2023, 12:48
Aurten, Korterraza Arabaren 9. edizioan murgilduta ibili gara, eta proposamen interesgarri batekin datoz orain. Izan ere, ostiral honetan, 20.15etik aurrera, Santa Katalina lorategi botanikoan, 50. proiekzioaz gozatzeko aukera izango da. Doakoa eta irekia, hurbiltzen diren ikus-entzuleek Arabako 42 herritan jaialdiak egindako 49 saioetan ikusleen boto gehien jaso duten film laburrez gozatu ahal izango dute.
«Arabako Korterrazarentzat edizio handia izan da, eta 50. proiekzioarekin biribildu nahi dugu. Gainera, pentsatu genuen Santa Katalina lorategia zela horretarako lekurik egokiena. Arabako espazio polit eta berezienetako bat da, eta jaialdiaren edizio handia amaitzeko era ezin hobea da», azaldu du Korterraza antolatzen duen elkarteko Xabi Vitoriak.
Aurtengo edizioan, proiekzioen errekorra hautsi du lehiaketak, eta aire zabaleko film laburren saioak izan dira lurraldeko uda kulturaleko protagonista nagusietako bat. 3.000 pertsona inguru hurbildu dira doako eta herritar guztiei irekitako jarduera horretan parte hartzera. «Arabako Korterrazaren ediziorik onena izan da, baina zaila da errepikatzea. Hainbeste proiekzio eta hainbeste herritara iristea oso zaila da, ekonomia eta antolaketa aldetik, elkartearentzat», adierazi du Vitoriak.
Besteak beste, ikusgai izango dira Korterraza Araba Sariaren bi irabazleak ('Actos por partes', Sergio Milanena, eta 'París 70', Dani Feixasena) eta Korterraza Araba Txiki Sariaren irabazlea ('Malacabra'). Beraz, hitzordu interesgarria dugu, eta iluntze polita igarotzeko aukera aparta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.