Borrar
txalaparta.eus
Korta zaharreko zuloak

Korta zaharreko zuloak

Jon Martin-Etxebeste

Lunes, 17 de abril 2023, 00:12

Norbanakoek giza harremanen aurrean sentitzen duten antsietatea da Olatz Mitxelenaren ipuin liburuko gai nagusia. Hamar ipuinen bidez deskribatzen da protagonisten ondoeza. Batzuetan, harreman afektiboek epe luzean eragiten dituzten arrakalak eta kortseak dira aztergai: bikote harremanetan sortzen den asperdura, kuadrillakoen arteko zaintza eta denboraren poderioz barneratzen diren rolak, edota familia egitura eta nostalgia. Besteetan, gizarte mailako arazoa da oinarri: sortzaileen esposizioa, ezezagunekin harremantzeko zailtasuna, pandemia batek eragindako beldurraren kudeaketa edo gerrak eragindako kamera geldoko desplazamendua. Bi kasuetan, norbanakoaren psikologia da erretrataturik geratzen dena.

  • 'Arrain hezur bat eztarrian' Olatz Mitxelena. Elkar. 136 or. 15 euro.

Errealismo magikoz zipriztindutako liburua ondu du Mitxelenak. Ipuinaren hasieran kliskagailu funtzioa betetzen duen gertaera bitxiren bat agertzen da: haur baten ezohiko jokaera, amnesia selektiboa, umeltasuna, hildako katuen etorrera… Gertaera horrek irakurlearen jakin-mina pizten du hasieran, eta geroz eta garrantzia handiagoa hartuko du ipuinean barrena, harik eta gertaera hori pertsonaiaren korapiloa askatzeko giltzarri bihurtuko den arte. Gertaerak, beraz, profezia gisa funtzionatzen duten metaforak dira. Ipuinetako elkarrizketak ez dira naturalak, idazleak ipuinen mezu nagusiak kokatzeko erabiltzen dituen artifizioak baizik. Joera horren auto-parodia egiten du idazleak azken ipuinean museozainaren 'crush'ak aforismo bidez hitz egiten duela dioenean. Detaile jostari oso baliotsuak ere baditu liburuak. Lehena izan arren estilo kontsolidatuko idazle baten lana ageri da. Interesguneen ikuspuntutik, filosofiatik eta mitologiatik gertuko koka daiteke; eta, estilo aldetik, Hego Amerikako idazleen estilotik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Korta zaharreko zuloak