UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 24 de junio 2022, 15:58
Korsikan Korrikarekin zerikusi estua aurkezten duen egitasmoa antolatu dute. Igande honetan hasi eta uztailaren 6a bitarte luzatuko da. Korsikera hizkuntza sustatu eta bultzatzea erronkatzat hartuta, 110 kilometroko lasterketa atondu dute Korsikako irlako eremuan barrena. Esan bezala, igande honetan, ekainaren 26an, hasiko da Aleria herrian eta uztailaren 6an iritsiko da helmugara, Bonifaciora, hain zuzen ere.
Publicidad
Korrikaren xede eta filosofia berbera aurkezten duen Currilingua izeneko egitasmoa Korsikako Parlemu Corsu elkarteak antolatu du. Bigarren edizioa du aurtengoak, eta, agerikoa da, biltzen duten dirua korsikera hitzkuntzaren inguruko proiektuak sostengatzeko eta diruztatzeko erabiliko dutela. Lehendabiziko edizioak egundoko arrakasta izan zuen. Hortaz, antolatzaileek bigarren honek are gehiago izatea espero dute.
Korsikera Meditarraneoko itsasoko Korsika irlan hitz egiten den erromantze hizkuntza da. Antzeko hizkuntza Sardinia iparraldean mintzatzen dute, Gallura eskualdean: gallurera. Italierarekin zerikusi handia aurkezten duen hizkuntza da, XIX. mendearen hasiera bitarte, korsikera eta italiera hizkuntza beraren bi aldaera gisa hartzen baitziren.
Hala, Frantziako Bigarren Inperioaren ondoren, korsikera italieratik urrundu zen, eta korsikerazko literatura jaio zen. Hizkuntza izaeraren aldarrikapena, berriz, nahiko berria dugu, 80. hamarkadatik ondorengoa. Gaur egun 150.000 lagun inguru dira korsikeraz mintzatzeko gai eta 86.000-130.000 inguruk darabilte euren egunerokotasunean. Korsikeraz mintzatzeko kapazak dira 65 urtetik gorakoen hiru laurden. Gazteen artean, aldiz, heren bat inguruk menperatzen dute, 18 eta 24 urte artekoen % 37ak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.