UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 18 de septiembre 2020, 00:04
Korsikako Gobernuak euskararen murgiltze eredua hartu du aintzat. Hala, datorren urteko ikasturtean herrialde honetan egitasmo hori martxan jarriko duten bi zentro irekiko dituzte. Hori dela medio, Francois Alfonsi eurodiputatua eta Korsikako Hezkuntza arloko zenbait kide Ipar Euskal Herrian izan dira egunotan bertan euskara nola irakasten den ezagutzeko asmoz.
Publicidad
Korsikan abian jarrriko duten murgiltze ereduak ere elkarte forma izango du, Seaskaren antzekoa, alegia. Hortaz, Iparralden ematen den euskarazko murgiltze ereduarekin antzekotasunen bat aurkezten du. Izan ere, korsikarrek abiaraziko duten eredua ere Estatu Frantsesak ezartzen duen markoaren baitan garatu egingo da.
Era berean, Ipar Euskal Herrian euskararekin gertatzen den bezala, 70 urtetik gorako pertsonak dira korsikera hobekien menperatzen dutenak. Bi lurralde historikoetan bi hizkuntzek beherakada nabarmena pairatu dute hiztunen aldetik azken hamarkadetan.
Irailaren 12tik 14ra bitartean izan dira euskal lurretan. Hortaz, Seaskako Ipar Euskal Herriko ikastolekin izateaz gain, hezkuntzako sidikatuetako ordezkari ezberdinekin ere bildu dira. Gainera, euskal hezkuntza eragileak korsikera irakasten duten iraskasle ezberdinekin hitzartu dira.
Euskararen murgiltze eredua erreferentziatzat hartzearen ondorio nagusia egitasmo honek aurkezten duen erabateko eraginkortasuna izan da. Egun Korsikan hiru murgiltze eredu daude abian, baina ez dira batere eraginkorrak, klasetatik at ikasleek frantsesa hautatzen baitute komunikatzeko hizkuntza gisa.
Publicidad
Korsikako delegazioak nabarmendu duenez, Euskal Herrian euskararekin zerikusia duten ekimenek kalitate eta jasangarritasun ikagaragarria erakusten dute. Beraz, beraien ustetan, oker egongo lirateke korsikera eraskusketarako orduan eredutzat ez balituzte hartuko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.