Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
«Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da! Mundiala, epikoa!». Hitz horiekin laburbildu dute Asier Amondo Korrikaren arduradunak eta Alizia Iribarren AEKren kordinatzaile nagusiak igande honetan Donostian amaitu den 22. edizioa. Hurrengo ekitaldia 2024 urteko martxoaren 14tik 24ra ospatuko dela jakinarazi dute, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Azken egunetan bizi izan dugun baloraziora bueltatuz, hurrengoa nabarmendu dute: «Urtebete geroago izan bada ere, oso garrantzitsua izan da euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzea, baita azarotik hona ikasturtea ia normaltasun osoz gauzatzea ere».
Noticia Relacionada
Argi daukate «Korrika tresna bat dela herria bizirik dagoela erakusteko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko, eta, bereziki, tresna moduan erabiliko da euskararen auzian urrats eraginkorragoak eman daitezen». Hala, Korrikaren helburuetako bat guztiz lortu da: euskararen aldeko kontzientzia, herri-gogoa, hauspotzea. «Herri bat gara, euskararen herria gara».
Era berean, adierazi dute Korrikak baduela bigarren xede bat ere, oso bizirik segitzen duena: dirua biltzea AEKren eguneroko lana indartzeari begira. «Goiz da balorazio zehatz bat egiteko, baina hainbat aldagaik erakusten dute Korrikaren helburu ekonomikoa ere lortu dela», esan dute. Hala ere, euren hitzetan, «helduen euskalduntzera bideratzen diren baliabideak ez dira nahikoak, eta aurrerapausoak izan dira azken hiru urte hauetan, baina harago joan behar gara».
Ildo horretan, deialdi berezia egin diete euskara ezagutu ez eta Korrikan parte hartu dutenei, euskaltegietara joateko aukera aprobetxa dezaten, «guztiz sinistuta zirraragarria izango zaiela hurrengo edizioan ere parte hartzea, dagoeneko euskara ezagututa».
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Covite elkarteak, besteak beste, Korrikan ETAko presoen argazkiak tarte askotan agertu direla salatu ondoren, Amondok adierazi du beraiek «korrika euskararen aldarria baino ez dela azaltzen duen gutuna» bidaltzen dietela lekuko eramaile eta eragile guztiei. Euren gogoa hori izanda, argi dute «dena kontrolaezina dela». Baina gehienek dekalogoa errespetatzen dutela nabarmendu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.