Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bi hilabete eta bi egun besterik ez dira falta Korrikaren 23. edizioa hasteko, eta AEK-k ostegun honetan aurkeztu du ibilbidea. Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 14an aterako da Irundik eta 24an amaituko da Baionan. Ibilbidearen xehetasunei dagokienez, 2.700 kilometroko bidea egingo du lasterketak, zazpi lurraldeak zapalduta, eta kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da.
Esan bezala, Euskararen aldeko ekimena Gipuzkoan abiatuko da, bertan amaitu baitzen azken Korrika, eta parte-hartzaileek Irungo San Juan plazan emango dituzte lehen oinkadak, 16.00etan. Lehendabiziko egun horretan Gipuzkoa eta Lapurdi artean ibiliko da Korrika, eta 17.00ak pasatxo sartuko da Hendaiara. Bigarren egunean, berriz, Nafarroa Beherean murgilduko da Donoztiritik hasita. Gau berean, Zuberoara igaroko da eta, bertako hiriburua zeharkatu ondoren, berriro itzuliko da Nafarroa Beherera.
Horren ostean, martxoaren 15ean, Nafarroara egingo du jauzi Azkarate herritik, eta bertan emango du asteburu osoa. Bortzirietatik hasita, Pirinioak izango ditu helburu, eta handik hegoaldera egingo du, Iruñera 17.15ean heltzeko. Hiriburua utzita, Erriberako norabidea hartuko du; gero, iparralderantz egin eta, Lodosa zein Lizarra atzean utzita, Arabako lurretan sartuko da Mendialdetik.
Horiek horrela, martxoaren 18an Araba aldez alde zeharkatuko du, eta Gasteizera 19.30ean ailegatuko da. 22.00etan, Arabako hiriburuko alde zaharraren txanda izango da Korrikari harrera egin eta jarraipena emateko. Ondoren, Lautadara abiatuko da, 02.00etan Agurain herriburura helduta. Ordurako martxoak 19 izango da, eta egun horretako egunsentiarekin batera utziko du Korrikak Araba, Nafarroako Sakanan sartzeko, Ziorditik; Altsasu, Bakaiku, Etxarri Aranatz edota Irurtzunen eskuz esku ibiliko da lekukoa, eta Gipuzkoa izango da hurrengo herrialdea.
AEK-ko aurkezpenean azaldu dutenez, Leitza eta Goizueta atzean utzirik, Hernanitik sartuko dira korrikalariak 20.20 aldera. Hortaz, aurreikuspenek kale egin ezean, martxoaren 20an izango da lasterketa Gipuzkoako kostaldean, eta 00.00ak aldera iritsiko da itsasertzera. Oriotik pasa ostean, Zarautz eta Zumaiatik jarraituko du.
Debagoiena izango da hurrengo helmuga, handik Debabarrenera jarraitzeko (Bergara, Elgeta, Eibar, Elgoibar). Goiz osoa Gipuzkoan eman eta gero, Mutrikun aterako da Korrika Gipuzkoatik, 14.11n.
Bizkaiko kostaldetik asko aldendu gabe ibiliko da ondoren, Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobetik igaroz, Gernikan 23.04an agertu arte. Itsasaldetik berriro ere gehiegi urrutiratu barik, martxoak 21 izango da Bermeora heldutakoan, 01.31n. Egun horretan bertan iritsiko da Bilbora, 16.59an. Ondoren, Ezkerraldea zeharkatu eta, gerora, Meatzalderantz joko du, non 23.15 eta 02.00 bitarte ibiliko den.
Bizkaian izango da Korrika martxoaren 22an ere, nahiz eta une batez Araban sartuko den, Artziniega eta Aiaraldea bisitatzeko. Otxandio izango da Bizkaiko azken herria, dagoeneko martxoaren 23an, 00.12an. Asteburua helduta, iparralderantz joko du beste behin, Goierritik igarota, Donostiara 19.22an heltzeko.
23. Korrikaren azken orduak Gipuzkoatik Lapurdirako bidean izango dira, Nafarroara zertxobait sartuta (Oiartzun, Lesaka, Bera, Sara, Senpere, Biarritz, Angelu). Igandeko gau eta goizean zeharkatuta, Baionara iritsiko da azkenik, 12:30 aldera. Mezua irakurriko dute ondoren, eta amaierako jai handia 13:30etik aurrera dago aurreikusia.
Aurten ere Korrikak badu aplikazioa, baina aurreko ediziotik hona, guztiz eraberrituta dator. Hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskainiko du, mugikorrean bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egingo diren zozketak eta irabazleak erakutsiko dira bertan.
Ibilbideari lotuta, aplikazioak aukera emango du Korrika zuzenean jarraitzeko. «Furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurrerapenez ala atzerapenez datorren, hots, aplikazioaren erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal izango dute nondik dabilen lasterketa. Horri lotuta, aplikazioak bilatzaile aurreratua du, erraz ikusi ahal izateko non dagoen edozein herri, eskualde edo kilometro», adierazi dute antolatzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.