unai sariugarte
Viernes, 12 de abril 2019, 01:18
Korrikaren 21. edizioaren amaiera ekitaldia Gasteizen ospatuko da datorren igandean, apirilaren 14an. Eguerdian iritsiko da euskararen aldeko ekimena Arabako hiriburura. Eta Korrikaren antolatzaileek aste honetan iragarri dutenez, aurten ere Korrika jai giroan bukatuko da. Izan ere, zazpi gune prestatu dituzte lekukoari ongietorria emateko.
Publicidad
12:30ak aldera sartuko da lekukoa Andre Maria Zuriaren plazan. 2.500 kilometro egin eta gero, Dato kalea zeharkatu eta enparantzara helduko da. Bertan, hamaika egun luzeren ostean eskuz esku ibili den lekukoak zer mezu gordetzen duen jakingo dugu, eta, jarraian, festarako zazpi gune ezberdinez gozatzeko aukera izango da.
Esan bezala, Korrikaren amaiera ekitaldiak zazpi esparru izango ditu: Foru plaza, Enparantza Berria, Ahiotz Plaza, Landatxo Kiroldegia, Buruileriak plaza, Probintzia plaza eta Posta Kalea. Jarduerek arratsaldeko ordu bietan hasi eta gauera arte iraungo dute.
Egun guztian zehar kale animazioa egongo da. Joaldunak, albokariak, txistulariak, trikitrilariak, batukadak, txalapartariak, dultzaineroak, edota elektrotxarangak ikusi ahal izango dira. Gainera, Baratza Aretoan Zurrunbilo jaialdiak eskainiko duen 'Zazpi senideko' antzezlana ikusteko aukera egongo da.
Halaber, Foru plazan zenbait kontzertu eskainiko dira 14:00etatik aurrera. Libe, Trikoma eta Koban euskal musika taldeak eta Gozo-Gozo erromeria arituko dira oholtza gainean. Bestalde, Buruileriak plazan, Mice, Konpost eta Ene Bada! taldeak entzuteko parada izango da.
Publicidad
Gainera, Enparantza Berrian, magia, jolas-tailerrak, eta 'Beldurrik ez!' izeneko akrobazia ikuskizuna egongo dira publikoaren gozagarri. Era berean, bapo jateko aukera egongo da Landatxo kiroldegiko jantokian; baita artisau azokak ere, Probintzia plazan eta Posta kalean. Ahiotz plazan, berriz, hainbat bertso saioz eta dantza erakustaldiz gozatu ahal izango da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.