Borrar
Jesús Andrade
Korrikaren 22. edizioa 2022ra atzeratuko da

Korrikaren 22. edizioa 2022ra atzeratuko da

AEK erakundeak urte oso bat itxarotea erabaki du koronabirusaren eragina dela eta

Viernes, 16 de octubre 2020, 12:29

Datorren urtean ezin izango dugu Korrikarekin gozatu. Euskararen alde Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekitaldiaren 22. edizioa 2022 urtera arte atzeratzea erabaki dute AEKko arduradunek. Pandemiaren eragina dela eta, 2021eko martxoan egingo zen ekitaldia atzeratzea erabaki dute segurtasun neurri guztiak bermatzeko. «Bizi dugun egoerak argi erakutsi digu apalak eta zuhurrak izan behar dugula, eta, beraz, erabakirik onena delakoan gaude», adierazi dute.

Komenigarria bada ere, ez da erabaki erraza izan. «Gogorra eta latza» izan da arduradunentzat Korrika 2022ra arte atzeratzea. Musuko eta distantzia sozialen garaian korrika egitea eta lekukoa eskuz esku pasatzea ez da aproposena koronabirusari aurre egiteko.

Ekonomikoki AEKrentzat kolpe handia izango da. Kontuan hartu behar da Korrikak euskaltegietako lana ekonomikoki babesteko balio duela. «Inbertsioak areagotu behar dira. Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak, urratsak egin badira ere norabide egokian», aldarrikatu dute arduradunek ostiral honetan emandako prentsa aurrekoan.

«Erabaki latza da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu», adierazi dute. Halaber, nabarmendu dute «beharrezkoagoa» dela Korrika «denok desiratzen dugun baldintzetan egitea», ez baitute une honetan «Korrikaren ordezko eskas bat nahi». «Izan ere, euskarak bezala, Korrikak kalea behar du, bizia, mugimendua, eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek», gaineratu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Korrikaren 22. edizioa 2022ra atzeratuko da