El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

«Korrikan parte hartzeak efektu psikologiko positiboak ditu»

EHUko Gizarte Psikologiako Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikertzaile taldeak parte hartzaileen lagin baten gainean hiru urratsetan egin zuen ikerketan ondorioztatu du «ekimena positiboa da gizarte ongizatean eta ahalduntze kolektiboan»

Jan Echevarría

Miércoles, 17 de mayo 2023, 12:21

Korrikaren azken edizioa 2022ko apirilaren 10ean amaitu zen Donostian. Karmele Jaio idazleak egin zuen azken kilometroa, bera baitzen 22. edizioaren lekukoaren barruan gora eta behera ibili zen mezu sekretuaren egilea: «Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik», zioen, alegia. Bulevarra, Donostia osoa, jendez beteta zegoen. Eta denak txaloka, ekitaldi honek hainbeste jenderentzat suposatzen duena erakutsiz.

Publicidad

Bada, orain, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte Psikologiako Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikertzaile taldeak ondorioztatu du Korrikan parte hartzeak efektu psikologiko positiboak dituela gizarte ongizatean eta ahalduntze kolektiboan, eta, hala erritu kolektiboek parte hartzaileengan duten eragin psikologikoaren gainean Emile Durkheimek plazaratutako teoria betetzen dela euskararen aldeko ekimenean.

EHUtik jakinarazi dutenez, Emile Durkheim (1858-1917) soziologo aitzindariaren arabera, gizarte isolamendua mehatxu larri bat izan daiteke osasunerako eta biziraupenerako, eta erritu kolektiboak funtsezkoak dira gizarte baten kohesioa eta osasuna bermatzeko. Durkheimek zioen aldizka ospatzen diren erritu kolektiboek berrindartu egiten dituztela talde balore eta sinesmenak, eta kohesio soziala sustatzen dutela.

Horrenbestez, gizabanakoak gizartearekiko fede eta energia eraberrituak dituztela itzultzen dira beren bizitza indibidualetara. Eraberritze sentsazio hori eferbeszentzia kolektiboak ahalbideratzen du, hau da, pertsonen arteko elkarreragin emozionalaren bitartez sortzen den bateratasun emozionalak. Orain arte, ordea, oso ikerketa gutxitan egiaztatu ahal izan da Durkheimen teoria.

Kontua da EHUko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Saileko ikertzaileek bai ondorioztatu dutela Korrikan Durkheimen teoria betetzen dela. Ikerketa 2019ko Korrikako parte hartzaileen lagin baten gainean egin zuten, hiru urratsetan: Korrika hasi aurretik, Korrika egiten zen bitartean eta Korrika bukatu eta gerora. Datuak jasotzeko, sareko hiru galdeketari erantzun zieten parte hartzaileek, urrats bakoitzeko banari.

Publicidad

Hala, ikertzaileen arabera, «parte hartzaileek ongizatearen adierazle maila altuagoak erakusten dituzte Korrikan parte hartu ondoren, aurretik baino. Eta, adierazle horietako batzuetan, adibidez, integrazio sozialaren kasuan, maila horrek iraun egiten du Korrika bukatu eta sei astera ere».

Pandemia eta arazo psikologikoak

Ikerketaren arduradunek nabarmendu dutenez, Durkheimen teoria modu honetan egiaztatu duten ikerketak ez dira asko, eta, zentzu horretan, berritzailea da lan hau, besteak beste, ikertzaileek datuak hiru fasetan aztertu dituztelako eta, horri esker, ikusi ahal izan dutelako erritu kolektiboetako parte hartzearen eragin psikologiko positiboek zenbat iraun dezaketen denboran.

Publicidad

Horrek erakusten du gizakion osasun mentalerako oso garrantzitsuak direla erritu kolektiboak, nahiz Korrikaren dimentsiokoak, nahiz txikiagoak, hala nola lagun arteko afariak edo familiako kideekin egiten diren bilkurak, integrazio soziala sustatzen baitute.

Erritu horien bidez, «gure talde erreferenteekiko sinesmen eta balore sozialak indartzen ditugu, taldearen parte eta estimatuak sentitzen gara, eta horrek motibazioak ematen dizkigu gure buruak eta gainerakoak hobeto zaintzeko. Horrek zentzua ematen dio gure bizitzari, munduan kokatzen laguntzen baitigu».

Publicidad

Beraz, Zabalaren iritziz, ez da kasualitatea pandemia garaian arazo psikologikoak ugaritu izana: «Osasunaren prebentzio programetan kontuan hartu beharreko faktoreetako bat izan behar du partaidetza kolektiboak», dio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad