Borrar
euskaraldia.eus
Korrikak erakutsi duen «energia soziala» Euskaraldian jarraitzeko eskatu dute

Korrikak erakutsi duen «energia soziala» Euskaraldian jarraitzeko eskatu dute

Korrikaren antolatzaileek lekukoa pasatu diete Euskaraldikoei astelehen goizean Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako agerraldi bateratuan

Lunes, 9 de mayo 2022, 18:42

Korrikak 2022an izan duen harrera onak jarraipena izan behar du aurten ere ospatuko den Euskaraldian. Helburu horrekin Korrikaren antolatzaileek lekukoa pasatu diete Euskaraldikoei astelehen goizean Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako agerraldi bateratuan. Hitzaren eta ekintzaren garrantzia nabarmendu dute aurkezpenean, non Euskaraldiaren koordinatzaile Goiatz Urkijok eta AEKren koordinatzaile Alizia Iribarrenek Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaile Maddi Juanikorenarekin batera parte hartu duten.

Euren hitzetan, pandemiak azken bi urteetan eragindako etenak «inoiz baino nabarmenago» agertu du euskararen normalizazioak, gizartearen aldekotasun eta bultzadaz gain, hiztunen praktika linguistiko eraldatzaileak eta era guztietako erakundeen urrats sendoak behar dituela. Horregatik, 2022. urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek «berebiziko garrantzia» dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.

Donostian bertan Korrika amaitu zenetik hilabete betetzear dela, Alizia Iribarrenek gogora ekarri du 22. edizioa aurkeztu zutenetik adierazi eta balorazioan ere azpimarratu zutena: «Korrika egitea helburu bat zen, normaltasunez gauzatu ahal izatea, alegia. Euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzera, eta horren aurretik, hilez hil, tokian tokiko batzordeak osatu, herrietan ekintzak antolatzea, Euskal Herriko agenda politiko eta komunikatiboan euskarak toki esanguratsua hartzea», esan du.

Bere iritziz, «oso Korrika garrantzitsua izan da, jendarteak erakutsi duen herri gogoa zinez indartsua izan baita eta gure ustez oso garrantzitsua da Korrikak bistaratu duen energia sozial hori Euskaraldian ere egotea».

Besteak beste, bi ekimenak zinez erabakigarriak direla azpimarratu du AEKren koordinatzaileak, «euskararen dinamika soziala hauspotzeko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko eta hizkuntzaren biziberritzean urrats sendoagoak eman daitezen aldarrikatzeko».

Hurrengo data garrantzitsua: maiatzaren 18an

Gauzak horrela, Korrikaren 22. edizio «jendetsu eta gogoangarria» aurten antolatuko diren gainontzeko ekimenetarako «akuilu» izango dela esan du Goiatz Urkijok. Eta Korrikak gizartean utzi duen «energia eta aktibaziorako olatua», euskararen erabileran, ezagutzaren unibertsalizazioan eta euskararentzako gune erosoak zabaltzen urratsak ematen jarraitzeko baliatu beharra azaldu du.

Euskaraldiak horretan ekarpena egin nahi duela adierazi du, eta aurten belarriprest eta ahobizien hizkuntza ohituretan eragiteaz gain, era guztietako entitateei euskarazko praktika linguistikoak bultzatzeko neurri zehatzak hartzea eskatuko zaiela nabarmendu.

Euskaraldia batzordeak martxan jartzen hasiak daudela eta herriz herri aurtengo ariketa sozialaren aurkezpenak egiten ari direla esan du ere Urkijok, eta herritarrak batzordeotan partaide aktibo izateko gonbitea eginez eta Euskaraldian parte hartzeko deia eginez amaitu du bere agerraldia.

Hori guztia esanda, kontuan izan behar da Euskaraldiaren hurrengo data garrantzitsua maiatzaren 18a izango dela, entitateek parte hartzea berresteko eta izena emateko epea irekiko baita. Irailaren 29an, aldiz, belarriprest eta ahobiziek parte hartzea berresteko eta izena emateko epea zabalduko da. Eta hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Korrikak erakutsi duen «energia soziala» Euskaraldian jarraitzeko eskatu dute