Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
irati alonso
Domingo, 27 de marzo 2022, 23:26
Badator berriz Korrika. Amurrion martxoaren 31an hasi eta Donostian apirilaren 10an amaituko da aurten euskararen aldeko ibilbidea, tartean Ezkerraldeko herrietatik igaroko dela. Udalek, AEK-k eta hizkuntza aldarrikatzen dute eragileek hainbat ekintzak antolatu dituzte ekimen honen harira hurrengo egunetan, pandemiak eragindako atzerapen eta etenak alde batera utzita eta 22. edizio honen 'Hitzekin' leloa abiapuntu hartuta.
Lutxanako auzoan ostiralean hasiko dira prestatzen Serralta Kultur Gunean. 18.30etan korrika txikia ospatuko da, umeak ere ekimen honen parte sentitzeko antolatzen den jardueran. Ordu erdi geroago pintxo-poteoan parte hartzeko aukera izango dute auzokideek eta 20.00etan kalejira eta erromeria antolatu dira dultzainero eta txistulariekin.
San Bizenten ordea apirilaren 2an herri bazkaria, mikro irekia, haurrentzako ikuskizuna eta erromeria izango dira. Apirilaren 5ean aldiz Kilima Faktoriak musikaterapia tailerra hartuko du 18.30etan.
Apirilaren 6an Barakaldoko haurrentzat zuzenduta dagoen korrika txikia egingo da 10.30etan eta jarraian festa ospatuko da egun osoan zehar. Halaber, festa antolatu dute Herriko Plazan, umeentzako tailerrak izango direla 17.00etan, zirkodromoa 18.00etan eta erromeria 19.00etan Laguntasuna taldearen eskutik.
Azkenik, 23.50etan Korrikaren ibilbidea Barakaldon sartuko da, kale eta auzoetan zehar euskararen aldeko oihuak entzungo direla.
Ostiralean etxeko gazteenek Kanillatik 11.00etan hasiko den korrika txikian parte hartu ahal izango dute, jarraian disko festa izango dutela. Halaber, aurtengo edizioan, Korrikak apirilaren 7an zeharkatuko ditu Portugaleteko kaleak. Buenavistatik sartuko da 05.33etan, Zubi Esekira hurbilduko da 05.38ak aldera eta han hartuko du lekukoa Portugaleteko Udalak. Ondoren, Errepelegara helduko da 05.44etan.
Ostiralean ere korrika txikia ibiliko da Santurtzin zehar 10.00etatik aurrera eta Kabiezesen ere euskararen jaia prestatzen hasiko dira. Mamarigan aldiz apirilaren 6an ospatuko dituzte ekintza kulturalak eta egun bat beranduago, goizeko 04.53etan, Korrika herrian sartuko da eta auzoetan zehar igaroko da.
Apirilaren 1ean korrika txikia hartuko dute Sestaoko kaleek ere goizeko 11.00etatik aurrera. Hurrengo astean aldiz, apirilaren 6an hain zuzen, magia poteoa antolatu da La Pelan, arratsaldeko 20.00etan. Ibilbide honekin Korrika heldu arte itxarongo dute sestaoarrek, gaueko 01.05etan sartuko dela herritik.
'Hitzekin' da Korrikaren 22. edizio honen leloa. «Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak. Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek... Bada ekiteko ordua. Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarmagorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakundeek urrats sendoagoak egin ditzan eragitera», diote AEK-tik.
Hain zuzen honen harira, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira aurtengo omenduak. «34 urteko ibilbidea egin dutelako euskal munduan, eta, are garrantzitsuago, euskaraz; eta eragileak direlako, orainaldiari eta etorkizunari begira daudenak», azaltzen dute antolatzaileek. «Behetik gora (ume-guraso) landu dute; haiek, beren hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote. Euskara ez zutenean, ikasteari edota hobetzeari ekin zioten, eta, orduz geroztik, ahoan ibili dute 34 urte hauetan. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten», gehitzen dute antolatzaileek.
Apirilak 6
23.51 Barakaldo
Apirilak 7
01.07 Sestao
04.52 Santurtzi
05.29 Portugalete
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.