Borrar
Aurreko edizioan. E. C.
23. Korrika, 'Harro herri' lelopean, datorren urteko martxoan

23. Korrika, 'Harro herri' lelopean, datorren urteko martxoan

Irunen abiatuko da eta Baionan bukatu, hamar egun beranduago. Euskal Herri osoa zeharkatuko du

Leire Larrazabal

Jueves, 16 de noviembre 2023

'Harro herri' lelopean ospatuko da datorren urteko Korrika, «euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle». Martxoaren 14an abiatu eta hamar egun barru, 24an, euskararen aldeko mobilizaziorik handienak bere helmuga izango du. Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin, Irundik abiatu eta Baionara heldu arte. Bertan, lekuko barruko mezu sekretua irakurriko delarik. Omendua Azterketak Euskaraz kolektiboa izango da.

Korrikaren 23. edizioan, AEKtik jakinarazi dutenez, «aurreko edizioko parte-hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa, eta harro Korrikan».

Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kontseiluaren lehendakari eta Korrika batzordeko kideak adierazi duenez, «Korrikak herri aldarri alai eta tinkoa izan nahi du, eta, oraindik ere, aurreko Korrikako indar erakustaldia oso iltzatuta dugu begiradan». Halere, harrotasun hori konformismoarekin ez nahasteko azpimarratu du Balantzategik, eta erakundeek euskararen normalizazioan duten «ardura garrantzitsua» ekarri du gogora: «Herritarren ahaleginaz batera, hizkuntza politika ausartagoa eta inbertsioak egin behar dituzte». Bitartean, orain arte bezala, iragarri du Korrikak jasoko duen dirua euskararen normalizaziora bideratuko dela Euskal Herri osoan.

Esan bezala, omendua Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektibo gaztea izango da, Frantziako Estatuko hizkuntza legeari aurre eginda baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen duena. Ane Elordi Alburquerque Korrikaren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, «gazte hauek, beren ikasketen une oso erabakigarrian, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute, beren notak eta etorkizun akademikoa kaltetuak izango direla jakitun».

Modu honetan, datorren urtean ospatuko den Korrikak eskainiko dien omenaldia haien egoera ezagutzera emateko «bozgorailu» izateko esperantza aipatu du Ane Elordik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 23. Korrika, 'Harro herri' lelopean, datorren urteko martxoan