Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Domingo, 3 de diciembre 2017, 00:34
Duela 37 urte AEK-ko kide ziren zortzi gaztek euskara kalera ateratzea erabaki zuten. Gure hizkuntzaren aldeko babesa aldarrikatzeko xedea lasterka egiteko ekimena martxan jarri zuten. Honetarako, Euskal Herriko txoko guztiak korrika eginez igarotzea erabaki zuten. Hain izan zen handia egintzak lortutako arrakasta, non urteak aurrera egin zuten heinen herri mugimendu bihurtu zen. 1980tik aurrera urte birik behin ospatzen den ekimenak 20. edizioa ospatu du aurten.
Gaur bertan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Korrika ekimenaren sortzaileei omenaldi berezia eskaini zien Bilboko Udalak. Juan Mari Aburto hiriko alkateak egurrezko lekuko bana eman zien ekimena martxan jarri zuten AEKko zortzi kideei. Makiltxoa pertsonalizatuta zegoen, Bilboko banderaren koloreekin apainduta. Udaletxean bertan jaso zuten omenaldia Bitor Allende, Alvaro Gurrea, Urtsa Errazti, Bittor Artola, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo, Julen Kaltzada eta Enrique Ibabek. Azken lauak hilda daudenez gero, haien senideek hartu zuten lekuko pertsonalizatua.
Abenduak hiru dituen egun honetan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, euskaldunek egindako ahalegina eta lana aintzat hartzea, eskertzea eta haren garrantzia azpimarratzea, eta euskaldun berriak laguntzen eta animatzen jarraitzea da, haiek baitira ezinbesteko babesa euskararen biziraupenerako eta garapenerako.
«Euskara kalera ateratzeko eta herrialdea korritzeko ekimen horrekin herri mugimendu bat sortu da hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran inplikatzeko, eta euskara bazter guztietara heltzea eta jendea euskaraz bizitzea lortu da. Aurten, XX. edizioan, une egokia da egindako lan bikaina aintzat hartzeko eta euskara arlo guztietan erabiltzera animatzeko. Bilbok euskaraz bizi nahi du», adierazi zuen alkateak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.