Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Miércoles, 13 de diciembre 2023
Martxoaren 14tik 24ra Korrika 2024 ibiliko da batetik bestera, 'Harro herri' lelopean, bere 23. edizioan. Kanta eta bideoklipa ere baditugu: Maite Arroitajauregi 'Mursego' ibili da abestiaren sorkuntzan Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeekin batera, eta bideoklipa Amaia Badiolaren lana izan da.
Eta nolakoa izan da emaitza? Musikari eibartarraren esanetan, berak egindako lanen artean «ezberdina» egin zaio honakoa, gutxi izaten baitira enkarguz egindako lanak. «Horrek geure buruari muga batzuk jartzera eraman gintuen, baina horrelako kantuekin egon ohi diren inertzia edo ohiturak kolokan jartzera: Korrika egiteko ez dagoela modu bakar bat, ez dagoela kanta bakar bat, bideak badituela gorabeherak eta bihurguneak». 'Mursego' ez da bakarrik lanean ibili, lantalde bat izan du atzetik.
Horrela, abestiak 6-7 zati ditu, abestiaren barruan hiru abesti desberdin, eta konturatu gabe minisinfonia moduko zerbait. Abesti berritzailea dela ezin dugu ukatu: «Disonantziei, kaosari, keinuei... atea ireki diegu. Eta kantari askoren artean abestuta egon arren, ia ez da inor nabarmentzen, masa bat ordezkatzen du», azpimarratu du Arroitajauregik.
Nahiz eta prozesua luzea izan, gozatu egin duela aitortu du musikariak. «Letratik abiatu ginen kantu pop bat egiteko, eta behin hezurdura eta melodia nagusia argi samar genituela, hasi ginen konponketak proposatzen eta jolasten, askotariko ideiak botatzen eta eztabaidatzen, ados egon garen arte ehuneko ehunean», aipatu du.
Bideoklipari dagokionez, Badiolak sortu du, eta, batez ere, aurreko edizioetako artxiboko irudiz osatuta dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.