Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Lunes, 16 de marzo 2020, 22:30
Egun hauetan behin eta berriz entzuten ari gara koronobirusari aurre egiteko modu eraginkorrenetako bat eskuak xaboiz garbitzea dela. Hori egitea ezinbestekoa bada ere, munduko leku askotan ez dago eskuak garbitzeko oinarrizko instalazio egokirik. Hain zuzen ere, 3.000 milioi pertsonak, mundu osoko biztanle guztien %40k, ez dute hori egiteko modu egokirik.
UNICEFek dioen moduan, «eskuaz xaboiz garbitzea gauzarik merke eta eraginkorrenetako bat da nork bere burua eta besteena koronabirusetik babesteko; baita beste gaixotasun batzuetatik babesteko ere». Hala ere, mundu osoko «bost pertsonatatik hiruk bakarrik garbi ditzakete eskuak modu ziur batean, eta normalean gutxien garatuta dauden herrialdeetan bizi direnak dira kaltetuenak. Zehazki, herrialde horietako pertsonen hiru laurdenak», salatzen dute.
Horrez gain, eskolen %47k ez dute instalaziorik eskuak urez eta xaboiz garbitzeko. Horrek, 900 milioi ikaslerengan eragiten du. Bestalde, arreta medikoko instalazioen % 16 inguruk ez dute erabiltzeko moduko komunik, ez eta instalaziorik ere eskuak garbitzeko.
Garatzeko bidean dauden herrialdeen artean, Sahara hegoaldeko Afrika, erdialdeko, hegoaldeko eta ekialdeko Asia dira kaltetuenak. Horrela, hirietan bizi diren Hego Afrikako 18 milioi pertsona inguruk ez dute etxean eskuak garbitzeko oinarrizko instalaziorik, eta hiriko biztanlerik aberatsenek instalazio horiek izateko askoz ere aukera gehiago dituzte. Erdialdeko eta hegoaldeko Asian, berriz, Indiako biztanleen %20k esaterako, ez dute etxeetan eskuak garbitzeko ezer. Ekialdeko Asian, azkenik, Indonesiako hiriko biztanleen %28k eta Filipinetako %15ek ere ez dute eskuak garbitzeko instalaziorik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.