Borrar

Koronabirusak uzten dituen arrastoak taldean gainditzeko proiektua jarri dute martxan Plentzian

«Hitz egin, barruan gordeta duzun min sentipena kanporatu, beste pertsona baten babesa izan, paseo bat eman, kafe bat hartu...». Horiek ezinbestekoak direla azaltzen dute Mónica Aguilerak eta Estíbaliz del Pozok, ekimenaren bultzatzaileek

Sábado, 17 de abril 2021, 19:40

Helburua sare handi bat osatzea da, denok batera garaipena lortzeko koronabirusen aurka jokatzen ari garen partida horretan. Argi dago neurketa garrantzitsuena osasun arloan jokatzen dela, baina horren ondoren -kutsatu direnen artean, kasu honetan- bigarren itzulia ere badago. Birusak pertsona bakoitzaren gorputzean uzten dituen ondorioez ari gara, osasunarekin ere lotuta daudenak. Horri 'horma' bat jartzeko, edo behintzat ondorio horien pertzepzioa gutxitzeko, Plentziako bi auzokidek proiektu berritzaile bat jarri dute martxan, 'Covid Persistente UK' izena hartzen duena

Gutxika gutxika, handituz joango den sare horretan parte hartzen dutenei laguntza luzatu nahi diete. «Hitz egin, barruan gordeta duzun min sentipena kanporatu, beste pertsona baten babesa izan, paseo bat eman, kafe bat hartu...», horiek ezinbestekoak direla azaltzen dute Mónica Aguilerak eta Estíbaliz del Pozok, ekimenaren bultzatzaileek. Telefonoaren bitartez, (656 71 94 72) eta (645 510 725), zein helbide elektronikoaren bidez (covidpersistenteuk@gmail.com) hitz egin daiteke beraiekin.

«Pairatzen ari zarena ulertzen duen norbaitekin egoteko aukera luzatu nahi dizugu, telefonoz hitz egitea bakarrik baldin bada ere». Uribe Kostan zentratzen baldin badute batik bat proiektua, sarera ez dute mugatzen, edozein lekutan egon baitaiteke horrelako egoeran dagoen inor. Uribe Kosta osatzen duten zazpi udalerrien kasuan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela y Urduliz), astelehenera arte 2.597 pertsona kutsatu izan dira iaztik; hau da, talde horretan birusak sortutako arrastoak pairatzen dituzten pertsonak daude.

Eta zerrenda horretan Mónica eta Estíbaliz ere agertzen dira. Euren kasuan, orain dela urte bat kutsatu ziren birusak gizartea kolpatzen hasi zenean. «Ezin dugu bizitza normala eraman. Afekzio multiorganikoak ditugu biok, horrek hainbat arlotan mugatzen gaitu. Baina gure laguntza, esperientzia eta ezagutzak eskaini nahi dizkizuegu orain, gure aukeren barruan, gu bezalako egoeran zaudeten inguruko pertsonei». Hurbiltzen duten laguntza doakoa da, jarraitzen duten helburua horrelako egoeran daudenak horri aurre egiterakoan bakarrik ez egotea da, taldean indarra handiagoa delako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Koronabirusak uzten dituen arrastoak taldean gainditzeko proiektua jarri dute martxan Plentzian