Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Udaren osteko beheraldia irudikatzen duen irudia. Fotolia
Kopeta ilun

Kopeta ilun

Sábado, 1 de septiembre 2018, 01:34

Tristuraz betetakoa da irailaren hasiera. Lanera edo ikastera bueltatzeko aldiaren abiapuntua delako; eta langabe dagoenarentzat, bere egoeraren oroigarri gordin. Borondatezko aisiak bizipoza ematen duelako. Derrigorrezkoak, ostera, bertigoa. Datorrena ez delako bakarrik ordutegiz eta betebeharrez gainezkako zikloa. Hala, argi gutxiagokoa eta introspektiboagoa izate horrek txarrerako eragiten dio jende askori, udan nekez uxatu ahal izan diren hainbat mamu gertu sentitzeraino, gogoa irristada hutsean jartzeraino.

Ez dago errezetarik horri axolagabe aurre egiteko. Ingurura egoki moldatzen jakitea da biziraupenerako oinarrizko arauetako bat eta honakoari jarraiki ekin behar zaio datorren aldapari. Badira hori egiteko gaitasuna dutenak, eta ezinean ekiten diotenak. Gogorra delako norberak aukeratutakoek poztutako oporraldiaren ostean ohikora bueltatzea, errutina irenstea, egutegi bueltan aspaldiko arazoekin topo egitea, hainbat ajeren zama berriz sentitzea.

Bizitza ziklikoa da, eta horietako puskaren batzuk baino ez dira gozamenerako. Ikasten dabilenari ezin astunagoa iruditzen zaio liburu artean ostera murgildu beharra, baina oraindik ez daki lana bilatzea eta horri eustea dezente neketsuagoa egingo zaiola. Urteek aurrera egin ahala dena dela konplexuagoa, giza-harremanetatik hasita. Egunen batean atzera begirakoak malenkoniaz blai gogoratuko dituela, neurriren batean iraganaz elikatzeraino.

Baina ez dago ukaziotik bizitzerik, ezta etsipenetik ere. Jarrerak egiten gaitu, uste baino gehiago. Eta daukaguna aletu eta aintzat hartuta jo behar da aurrera. Imintziorik gabe, perspektiba lagun. Zentzu handirik gabeko agertoki handi batean bizi garelako, bai; baina dagoen bakarra delako. Izatea ez delako opari makala, guztion banakako ekarpenen batuketak gozotzen duena.

Pozik itzuli, beraz, eguneroko zereginetara. Horiek aberastu ere egiten gaituztelako, nortasuna zailduz hoberako osatu. Ilusioa bultzagai indartsuenetakoa delako, edozein erronkari aurre egiteko adorea ematen dutenetakoa. Ez dago horri aurre egin diezaiokeen itzulerarik, ez eguraldi txarrik, ez iluntasunezko aldirik. Finean, bizitzea errealitateari neurria hartzea da, horren korapiloak askatzen ikastea. Eta irailak pilatzea ez da seinale txarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kopeta ilun