![Kopako finala, gaur emitituko den 'Etxekoak' saioaren bigarren atalaren protagonista](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202004/15/media/cortadas/etxekoak-kAWC-U100909858073q4E-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Kopako finala, gaur emitituko den 'Etxekoak' saioaren bigarren atalaren protagonista](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202004/15/media/cortadas/etxekoak-kAWC-U100909858073q4E-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
'Etxekoak' telesailari buruz hitz egin genizuen aurreko astean eta gaur saioaren bigarren atala eskainiko da, 22:30ean, ETB1n eta eitb.eus-en. Konfinatuta jarraitzen duten protagonistek istorio ezberdinak biziko dituzte. Horrela, lagun koadrilak aste honetan Athletic eta Realaren arteko Kopako finala ikusteko Sevillara bidean egon beharko lukeela gogoratzen du, neskek euren asteburuko plan ustelduak gogorarazten dituzten bitartean.
Bestetik, Xanti aitonak (Kandido Uranga) Izaro (Miren Arrieta ) bilobarekin hitz egingo du herriko sare solidarioan izena eman ahal izateko. Gainera, Aitorrek (Mikel Losada) eta Nereak (Olatz Ganboa) egia mingarri bati egin beharko diote aurre: egun osoa elkarrekin ematen badute ere, ez dute elkarrekin hitz egiten.
Pausokak ekoiztutako telesailak 45 minutuko iraupena dauka eta aktoreek beraiek, haien etxeetan, grabatzen dituzte irudiak. Losadak eta Ganboak aurreko astean azaldu zioten EL CORREOri «mikrofono, tripode eta argi bana» bidali dizkietela, eta «konexioak ordenagailuaren bitartez» egiten dituztela. Gero, «bakoitzak bere telefonoarekin grabatzen du bere burua». Onartzen dutenaren arabera, «arraroa eta konplikatua» izan da grabatzeko modu horretara moldatzea. Dena den, «erronka handia» bezala hartu dute eta «oso pozik» daude emaitzarekin.
Euskaldunen artean % 7,4ko audientzia izan zuen estreinaldiak. Beraz, ikus-etzuleek harrera ona egin zioten: % 2,5eko audientzia-zatia eskuratu zuen eta, esan bezala, euskaldunen artean % 7,4ra iritsi zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.