Zurekin
Lunes, 17 de mayo 2021, 20:48
Kontzertu solidario bat izango dugu ostegunean, maiatzaren 20an, Bilborock aretoan, 19.30ean. Bilboko Udalak antolatuta, 'Dignity Road, Duintasunaren bidea' izenburupean helduko da Bizkaiko hiriburura, Estatu Islamiarraren jazarpenetik bizirik aterata Duhok-eko iheslari eremuan dauden emakume kurdu yazidiei laguntzeko. Gani Mirzo Band eta Ibrahim Keivo taldeek emango dute kontzertua, eta xede hirukoitza du, Lankidetza eta Bizikidetza Sailaren lerro estrategikoekin bat etorriz: Irakeko Kurdistanek pairatzen duen krisia nabarmentzea, funtsak bideratzea Estatu Islamiarraren gatibutzatik askatutako emakume kurduen arreta psikologikorako eta bilbotar herritarrak ohartaraztea Hegoaldean bizi duten egoera honetaz.
Publicidad
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, alde batetik, Irakeko Kurdistanen ekitea baitezpadakoa da, bizi duen krisia dela eta. Sirian gatazka lehertu zenetik 2011n, Siria barruan ihes egin eta beren jatorrizko lekuak utzi behar izan dituzten 16 milioi pertsonetatik 2 milioi eskualde horretara iritsi dira, hau da, bizilagunen %28. Beste alde batetik, emakumeen boteretzea da Udalaren Lankidetza eta Bizikidetza Sailaren udal proiektuak gidatzen dituzten zeharkako lerroetako bat, eta, zehazki, kontzertua izango da laguntza bideratzeko, Gani Mirzo Fundazioaren bidez, Estatu Islamiarraren peko gatibutzatik askatutako emakume kurdu yazidiei, arreta psikologikoa behar baitute, bizi izan duten egoera traumatikoaren aurrean.
Era berean, esan bezala, kontzertuaren xedea da bilbotar herritarrak ohartaraztea Hegoaldean sortu den arazo horretaz. Arazo globalen aurrean kontzientzia kritikoa sortzeko sentsibilizazioa eta hezkuntza da Bilboko Udalaren Lankidetza eta Bizikidetza Sailaren ardatzetako bat. Alde horretatik, Itziar Urtasun zinegotziak behin eta berriro nabarmendu du nazioarteko arazo honen garrantzia, eta gogorarazi du ez dela, hala dirudien arren, «urruneko errealitate bat. Emakumeen sexuzko esplotazioa gerrako helburuetarako oso zabalduta dagoen praktika bat da, eta mundua inguratzen duten gatazketan beti izaten da, agerian edo ezkutuan. Drama hori amaiarazteko egin den lanari ezagutza agertu zaio nazioartean, esate baterako 2018an Nobel saria eman zitzaionean Nadia Murad ekintzaile kurduari. Gainera, uste dugu musika oso tresna ahaltsua dela emakume horien bizimodua ahal den neurrian aldatzeko».
Kontzertua bidaia baten moduan aurkezten da, Kurdistango musiketan elkartasuna agertzeko bidaia baten moduan; artistek, nork bere estiloan, lortu dute ekialdeko eta mendebaldeko soinuak batzea. Ibrahim Keivo Siria ipar-ekialdeko Hesekê herri yazidian jaio zen, 1915eko genozidiotik bizirik iraun zuen familia armeniar batean.Oso musikari ezaguna da, eta sariak irabazi izan ditu kurdu-arabiar eskualdean eta baita Europan ere. Haren kantuek eta musikek zirraraz adierazten dituzte Jazirako musikak. Beste alde batetik, Gani Mirzo Band, Gani Mirzo musikari kurduak (Qamishhlo-n jaioa, Siriako Kurdistanen) zuzentzen duen taldea da; ekialdeko musiketan da aditua, eta Gani Mirzok berak lauta jotzen du oso trebeki. Kurdistango erritmoak flamenkoaren eta jazzaren erritmoekin batzen egindako musikazko ikerketa-lanagatik du ospea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.