

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Viernes, 28 de marzo 2025, 12:39
Euskara eta euskal hiztun komunitatea «larrialdi linguistikoan» daudela deitoratu du ostiral honetan Euskalgintzaren Kontseiluak. Hala, abenduaren 27an Bilbao Arenan «euskarari arnasa berri bat emateko» ekitaldia egingo dutela iragarri dute bere arduradunek. Milaka euskaltzale batzeko deia egin dute, «herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko den pizkunde berri baten lehen oinarriak jartzeko», hain zuzen ere.
«Asko dira kezkatzeko gertakari eta datuak, besteak beste, ezagutza erlatiboa apaltzen ari dela oraindik Ipar Euskal Herrian, Nafarroako ikasle berrien erdiek baino gehiagok ez dutela euskararekin harremanik izango beren ikasketa ibilbidean, edota erabilera soziala jaisten ari dela eremu euskaldunenetan –arnasguneetan barne–. Halaber, euskara ofiziala den eremuan ere, euskararen normalizazioa xede duten politikak eraisten ari den oldarraldi judiziala iristen ari da auzitegietatik, euskaldunon eskubideak, hizkuntza berdintasuna eta gizarte kohesioa kolpatuz. Eta egiturazko minorizazio egoeraren punta: gero eta gutxiago direla euskaraz erdaretan baino errazago moldatzen diren hiztunak, egoera diglosiko batean horrek esan nahi duen guztiarekin», adierazi dute.
Gainera, euren hitzetan, globalizazioaren egungo aldaera muturrekoak zaildu egiten die hizkuntza minorizatuei normalizazio bidea; are, sozialki bizirik irautekoa, eta «euskara ez dago dinamika horretatik salbu». Izan ere, «globalizazioaren parte da mugikortasunaren biderkatzea, komunitate bizitzaren lausotzea, eta hizkuntza praktika berriak sortzea. Praktika berri horiek hizkuntza nagusienen alde jartzen dute balantza, euskararen kasuan, bereziki gaztelera eta frantsesaren alde egiten badu ere, gero eta gehiago, baita ingelesaren alde ere». Hori nahikoa ez balitz, «mugikortasun handiari bizitzaren digitalizazioa gehitu behar zaio. Bizimoduaren parte handi bat trepeta teknologiko berriei lotuta egiten dugu, pantailen bitartekaritzaz, eta horiek ere, arestian aipaturiko hizkuntza hegemonikoetan datozkigu».
Beraz, aldarrikatu dute euskararen normalizazio eta biziberritzeak erronka handia duela esku artean, eta bultzada sozial handia beharko dela erronka hori euskararentzako aukera bihurtzeko. «Horregatik, 2025eko abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldia egingo dugu Bilbon, Bilbao Arenan, euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.