Borrar

Kontaketa mingarria

1.122 istripu jazo dira uztailean eta abuztuan, baina iazkoarekiko horien oroharreko kopurua murriztu egin da

Sábado, 9 de septiembre 2017, 00:38

Urtaro gisa uda ez da oraindik amaitu, baina jendarteari atseden hartzeko eragiten dion horretan ia dena emana da jada. Oporraldia atzean uzteak atsekabe puntu bat dakar beti, nahiz eta lanera bueltatu ahal izatea garaiotan ia luxua bihurtu den. Hainbat arlotan balantzea egiteko momentua da honakoa, uztailak eta abuztuak utzi dutenaz hausnartzekoa. Eta trafikoarekin lotutako gorabeherek aparteko oihartzuna dute, errepidea herritar asko eta askoren jardun eremua delako. Ia ez dago norbere edo ingurukoren baten autoa hartu eta harakoan edo honakoan ez dabilenik. Horko segurtasuna eta bertan jazotzen dena interes publikokoa da, beraz.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi berri duenez, 1.122 istripu jazo dira aipatutako bi hilabeteetan, baina iazkoarekiko horien oroharreko kopurua murriztu egin da, eta baita biktimak eragin dituzten istripuena ere. Hildakoen zenbatekoak, aldiz, gora jo du, zoritxarrez. 2016an hildakoak hiru eta larri zauritutakoak 42 izan baziren, oraingoan 5 eta 48 izan dira, hurrenez hurren. Bizkaian, 416 istripu jazo dira, duela urtebete baino 3 gehiago, eta pertsona bakar bat hil da. Mundakan zehazki, errepidetik irten ondoren. Dena den, heriotzen honako gorakada ezin da zuzenean lotu oporretako irteera eta itzulera operazioen inguruko faktoreekin.

Trafikoari dagozkionetan, era honetako kontaketak beti dira tragikoak. Estatistikak pertsonen ezbeharren arabera osatzen direlako. Bakar bat hiltzea berez da samingarria, eta zerbaitek momenturen batean huts egin duela adierazten du. Hamaikatxo kanpaina egin dira azken urteotan errepideetako gertakizunak ahalik eta gehien murrizteko, euren eta gainerakoen onerako gidariek beti arduratsu joka dezaten. Eta emaitzak lortu dira, gidatzea inoiz baino seguruagoa delako, era guztietako kontrolek horretan zeharo lagundu dutelako.

Baina asko geratzen da egiteko, zifrek adierazten duten legez. Ez dago arriskurik gabeko abiadurarik, areago ezarritako mugak zorrotz bete ez edo-ta alkohola eta drogak kontsumitu badira. Horretan kontzientziazio soila ez da nahikoa, esperientziak argi utzi duenez, eta Ertzaintzaren lana gehitu behar zaio, eraginkor jokatzekotan. Autoa hartzeak burua oso argi izatea eskatzen du ezinbestean, adi eta zuhur aritzea. Horrela egin dira azken urteotako urratsak. Errepideetan ez dago lekurik urratzaileentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kontaketa mingarria