KFC konpainiak lehendabiziko oilasko beganoa merkaturatu berri du

Jaki hau datorren asteartean hasiko dira saltzen Atlantan (AEB)

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 29 de agosto 2019, 23:25

KFC konpainiak lehendabiziko oilasko beganoa merkaturatu berri du. Izan ere, beganismoaren «boom»-ak janari azkarreko kateak ere egun gero eta ezagunagoa den dieta estilo honetan murgiltzera heldu dira. KFC Kentucky Fried Chicken enpresak Beyond Meat konpainiarekin elkarlanean sortutako produktua da.

Publicidad

Hauxe gezurrezko haragia ekoizten duen enpresarekin itxitako akordio baten ondorioa da. «Beyond Fried Chicken« deiturikoa merkaturatuko duten lehendabiziko tokia Estatu Batuetako Atlanta hiria izango da eta datorren asteartetik aurrera egongo da salgai. Konpainiak gezurrezko nugget eta oilasko hegal hauek produktu naturalekin ekoitziko dituztela iragarri dute.

Produktu hau landarez eta haziez ekoitzita egongo da gehienbat. Zaporez, berriz, oilasko zaporea izango dute, eta baita itxura ere. Edonola ere, produktu hau ez da oilaskoaren haragiaz eginda egongo.

Egun arte merkaturatu izan dituzten oilasko beganoek ez dute gehiegizko arrakastarik izan. Izan ere, zail xamarra egin zaie nazioarteko konpainia ezberdinei haragiaren itxura eta zaporea eskaintzen dituzten oilasko piezak imitatzea.

Baina hauxe ez da azken hilabeteotan merkaturatua izan den haragi begano bakarra. Izan ere, Burger King konpainiak «Impossible Whopper» izeneko hamburgesa beganoa merkaturatzen hasi da. Impossible Food enpresak burututako hamburgesa beganoa, hain zuzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad