Leire Larrazabal
Viernes, 7 de julio 2023, 16:58
Miren Artetxek eta Eli Pagolak 'Ño' komikia dakarkigute. Bertso saioen aurreko eta ondoreneko momentuetan dago zentratua eta aurreko emakumezko bertsolariei ere aitortza egiten diete, gaurko belaunaldiak umorez interpelatzen jarriaz.
Publicidad
Horrela, bertsolaritzako hamar eszena komikira eraman dituzte Artetxe eta Pagola bertsolariek, Maitane Gartziandik ilustratuta. Esan bezala, bertsotako eszenak baino saio aurreko eta ondorenekoak kontatzen dira batez ere, detaile txikietan zentratuta. Lan honen jatorria Renon izandako bertsolaritzari buruzko kongresu batean kokatu du Artetxek.
'Ño' hitzak ondo islatzen du komiki horren planteamendua eta hasieratik garbi samar zeukaten hori izango zela izenburua. «Batetik interjekzioa, bestetik bertsotan errima gisa duen oihartzuna, eta emakumeen diminutibotzat erabiltzea, hiruak baten biltzen dituelako», azaltzen du Artetxek.
Saretzea eta aliantzen garrantziaz hitz egiten denean, hori zein detaile eta keinu txikietan gauzatzen den ekarri nahi izan dute komiki honetan. Horrela azpimarratu du Artetxek, «keinu txikietan osatzen da sare handi bat eta keinu txiki horietan jarri nahi izan dugu arreta». Bereziki aliantza horiek gauzatzen diren eremuari begira egindako lan gisa aurkeztu du Pagolak 'Ño'. Bertso saioen aurreko eta ondoreneko momentuetan zentratuz.
Liburuan, eszena guztietan, Joxepa Antoni Aranberri bertsolaria ageri da, nolabait gaurko belaunaldiak interpelatzen, umore puntu batetik. «Aitortza egin nahi izango diogu aurreko bertsolariei», gogoratzen du Pagolak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.