Burkina Fason Emakumeraren Eguna, martxoak 8, jai eguna da eta urtero koloretako jantziak diseinatzen dira jardunaldi konkretu horretarako. Ohikoa da, beraz, hirietako kaleak kolorez betetzea emakumeen eguna ospatzeko. Hala eta guztiz ere, mundu mailan herrialde afrikar hau emakumeen eskubideak gehien urratzen diren lekuetariko bat da. Izan ere, Amnistia Internazionalen datuen arabera, nesken %52a baino gehiago 18 urte izan baino lehenago ezkontzen da, haiek hala nahi dutelako edo norbaitek behartuta. Nahiz eta indarrezko ezkontzak debekatuta egon, gaur egun gizartearen zati handi batek ontzat ematen ditu.
Publicidad
Hori gutxi balitz, emakumeei antisorgailuak ukatu ahal zaizkie bere senarraren baimena ez izateagatik. Egoera horren aurrean, askok sekretuan erabili behar dituzte bere familiak adulterioa egitez salatu ahal ditzakeelako. Hori gertatzekotan, emakumea kartzelatua izan daiteke bi urtez eta isun bat ordaintzera behartuta egon daiteke. Bortxaketa baten ostean haurdun geratzen den biktima baten kasuan, berak ordaindu behar du medikuntza arreta eta kasu gehienetan ezinezko da gastu horri aurre egitea. Datu horiek ikusita, ez da harritzekoa goi mailako formakuntza Burkina Fasoko emakume gazteen %4ak bakarrik amaitzea.
1984an herrialdeak berdintasuna lortzeko nazioarteko konpromisoa hartu zuen eta bertako emakumeen egoerari buruzko txosten bat prestatu zuen. Bertan, osasun zerbitzuetan zituzten sarbide arazoak, hezkuntza maila baxua eta etxeko lanen karga handia agertu ziren. Urteak pasa ahala emakume gazteen alfabetatze tasa asko igo da, baina oraindik ere berdintasuna lortzeko lan handia dago egiteke Burkin Fason eta Emakumearen Egunean sortzen diren koloredun jantziak borroka horren sinbolo dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.