Borrar
Jordi Alemany
Koldarra ala zuhurra

Koldarra ala zuhurra

Martes, 12 de enero 2021, 20:10

Kontua da gu ere jendearen zati garela gainerakoentzat. Kale batean jende gehiegi dagoela esaten dugunean, leihotik begira ez bagaude, gu ere gehiegizko pertsona horien zatitxo bat gara, itsasoaren tanta bat. Gu ere gehiegizkoak gara. Noski, gutako bakoitzak pentsatuko du arrazoi bereziak dituela, baimen berezia dugula, besteek ez bezala.

Kontrako arrazoiak ere gogoan izan behar dira. Tabernariek lan egin behar dute, biziko badira, arropa saltzaileek eta kulturaren inguruko langileek bezala. Zatozte guregana, esaten digute, hemen seguru egongo zara eta, zainduko zaitugu. Agintariek esandakoa betetzeko apustua egin dugunok noraezean gabiltza, ezinezko orekaren bila, besteen jokaerari susmagarri irizten diogun bitartean.

Kontzertu batera doanak pentsatuko du etxean gelditzen bazara gehiegizko beldurrari amore ematen ari zarela, ez zarela solidarioa kulturarekiko. Eguberrietako opari batzuk sarean erosten badituzu, hain zuzen, denden edukiera arriskuan jarri nahi ez duzulako edo egoera honetan dendaz denda ibiltzea arinkeria iruditzen zaizulako, norbaitek pentsatuko du sarearen menpe zaudela, bertako saltzaileen kalterako.

Batzuentzat koldarra zara; beste hainbatentzat, zuhurra, eta kalez kale dabiltzanak, berekoi itsuak. Beraz, pauso bakoitza eman aurretik zeure barrura begiratu behar duzu, gainerakoen begirada kontuan izan gabe. Hausnarketa egin behar duzu: noraino da beharrezkoa egin dezakedan hori, noraino jartzen ditut besteak arriskuan, zenbateraino ari naiz neurriz kanpoko beldurrari amore ematen.

Eta ariketak paralizatu zaitzake. Horrelaxe nago momentu honetan, nola asmatu jakin ezinik. Eta beste asko ere egoera bertsuan dagoela jakiteak ez dit kontsolamendurik eskaintzen. Gutxienez urte osoko unerik berezienean ez bageunde… Eskerrak txertoak gugandik hurbil dauden.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Koldarra ala zuhurra