Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Lunes, 24 de agosto 2020, 20:11
Australian egindako ikerketa baten arabera, klima-aldaketaren ondorioz, eguzki-parkeetan eta parke eolikoetan energia berriztagarri gutxiago sortzen da. Australian hain zuzen ikertzea erabaki dute, han, muturreko fenomeno meteorologiko ugari gertatzen direlako, hala nola basoko suteak eta haize-ekaitzak. Horrela, klima-aldaketak, parke horietan sortzen den energia kantitatearen emaitzak okerragotzen dituela egiaztatu dute.
Ikertzaileek klimarekin zerikusia duten zenbait aldagai garrantzitsu aztertu zituzten, hala nola tenperatura, lurrazaleko eguzki-irradiantzia eta haizearen abiadura, 30 minutuko tarteetan, 1980. urtean hasiz eta 2060. urtean amaituz (aurreikusitako datuak izango dira, noski).
Diotenez, oro har, eguzki-energiaren eta haize-energiaren urteko sorkuntzak aldaketa txikiak izaten dituen arren, urteko bost egunik berotsuenetan, klima-aldaketak energia berriztagarriaren sorkuntzan duen eragina nabarmen handiagoa da. Egun horietan energia-eskaerarik handiena egoteaz gain, prezioak ere maximoak izan ziren, eta eguzki-energiaren sorkuntza % 0,5 eta % 1,1 artea txikiagotu zen. Bestalde, parke eolikoen ekoizpena % 1,6 eta % 3 artean murriztu egin zen.
Australiako bi tokietan ikertu bazuten ere, tenperaturak energia berriztagarriaren sorkuntzan duen eragina beste toki batzuetara ere heda daiteke. Klima-aldaketak, eskualdearen arabera, eragin handiagoak edo txikiagoak izango ditu. Horrenbestez, diotenez, beste eskualde batzuk ere aztertu beharko dituzte, baita beste alderdi batzuk ere, hala nola energia-sistemak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.