Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodriguez-Miñambres
Viernes, 4 de noviembre 2022, 19:49
Luisa Carnésen kontakizunek 1930-50 hamarkadetako Espainiaren egoerari pultsua hartzen diote, nahiz eta Mexikoko erbestean idatzi gehienak. Hamaika urterekin ikasketak utzi eta lanean hasi behar izan zuen eta esperientzia horiek bere konpromiso politikoa eratzen lagundu zuten. Autodidakta izanik eta kontzientzia sozialak hauspoturik, bidegabekeria, boteretsuen jarrera gupidagabea, beharginen eta emakumeen egoera kaskarra, besteak beste, azaleratzen dira liburu honetan.
Protagonisten beldurra eta etsipena antzematen ditugu maiz. Adibidez, Gerra Zibileko galtzaileen lotsa, umiliazioa islatzen dira kartzelatik atera berri den emakume baten lehenengo eguna aurkezten duen ipuinean, iragan samurraren eta orainaldi ilunaren arteko oreka ezinezkoa azpimarratuz ('Etxea'). Beste batean, Frantziako erbesterako bidaian gaixotzen den umearen bakardadeak zirrara eragiten digu ('Iparrorratzik gabe').
Luisa Carnes Itz.: Danele Sarriugarte. Erein. 184 orr. 18 euro
Carnések ez du detailerik aurrezten pobreziaren itzal luzeaz idaztean, bizipoza itotzen eta duintasuna eragozten duenaz, adibidez, oliba-biltzaile gaztea ezin da ezkondu gaizki ordaindutako lana errefusatu ondoren ('Olibondoak'). Areago, zuzen jokatzen duenak besteen gaitzespena jasotzen du. Intolerantziak eta arrazakeriak ere pertsegitzen dituzte protagonistak ('Smith jaun-andreak'). Errealitate garratzaz jabetuta, amaierak ez dira, oro har, itxaropentsuak, gordinkeria mukuruka.
Gizartearen gaineko begirada kritikoa eskaintzen du autoreak, kutsu politikoa adierazten duen salaketa sumatzen delarik ('Ama ereilearen unea'). Hala, baztertuen eta behartsuen miseria gorria agerian jartzeko aldarrikapenak lastatu egiten ditu zenbait istorio irakurlearen kontzientzia astindu nahian. Dena den, Carnésen prosa sendoak ertzeratzen du didaktismoaren arriskua eta Sarriugarteren euskarazko itzulpenak lortzen du idazlearen ahotsa taxuz jasotzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.