Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Martes, 22 de noviembre 2022, 13:53
Kirolean ere, euskaraz. Euskara bizitzako esparru guztietara barreiatu behar da. Gure eguneroko bizitzan presente egon behar du, eta kirola ez da salbuezpen bat izango, noski. Edozein jarduera dela medio, euskarak bere txokoa izan behar du. Hori dela eta, Euskal Kirol Federazioen Batasuna eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila elkarlanean ari dira kirolean euskara erabiltzea sustatzeko, eta oraingoan 'Elkar ekin euskaraz' kanpaina jarri dute martxan. Ekimenaren helburu estrategikoetako bat da kirol jardueretan eta espazioetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea, hau da, kirol komunitatea euskararen alde aktibatzea.
Hain zuzen, eremu digitalean burutuko den kanpaina da 'Elkar ekin euskaraz', sare sozialak (@euskal.kirola Instagramen) eta webgunea (euskalkirola.eus) izango baititu ardatz. Parte hartzeko bidea oso erraza da: argazki edo bideo bat egin behar da euskaraz esan ohi den esaldi bat idatziz edo esanez, webgunetik kanpainako logoa deskargatu, ondoren argazki edo bideoari atxikitu eta sare sozialetara igo @euskal.kirola izendatuz eta #ekineuskaraz traola erabiliz.
Gainera, kanpainan euskal kirolari ezagun askok parte hartuko dute, eta batzuk, euskararekiko konpromisoa adierazteaz gain, kanpainan parte hartzen duten klubetara gerturatuko dira jokalari gazteei entrenamendu berezi bat eskaintzera. Kanpainak amaiera berezia izango du, parte hartu duten kirolariak eta erreferenteak bildu eta kanpainan batutako argazki eta bideo guztiekin mosaiko erraldoi bat osatuko baita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.