Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Kirmen Uribe idazle ondarroarra. E. C.
Kirmen Uribek 'Izurdeen aurreko bizitza' jorratuko du gaur, Ondarroan

Kirmen Uribek 'Izurdeen aurreko bizitza' jorratuko du gaur, Ondarroan

Kofradia zaharrean izango da 18.00etatik aurrera

Zurekin

Jueves, 25 de mayo 2023, 13:10

Orain dela urte pare bat Kirmen Uribek 'Izurdeen aurreko bizitza' (Susa) kaleratu zuen. Idazleak, gaur arratsaldean, bere herrian, liburuaz mintzatuko da. Hitzordua Ondarroako Kofradia zaharrean da, 18.00etatik aurrera. Plan ezin hobea asteburuari ongi etorria emateko. Ez zara damutuko!

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, personak izan ziren. Izurde bilakatu ziren lamimen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.

Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerri Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean.

Ondarroarrak olerkia, narratiba zein haur eta gazte literatura landu ditu, eta bere lanetako askok nazioarteko oihartzuna izan dute. Horrela, 2008an, Espainiako Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zuen 'Bilbao-New York-Bilbao' nobelarengatik, eta hurrengo urtean, Espainiako Narratiba Sari Nazionala liburu beragatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kirmen Uribek 'Izurdeen aurreko bizitza' jorratuko du gaur, Ondarroan