Borrar
Kirmen Uribe, iazko Durangoko Azokan. Fernando Gómez
Kirmen Uribek euskal literatura Mexikora eramango du

Kirmen Uribek euskal literatura Mexikora eramango du

Idazle ondarrutarrak Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du eta 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberria aurkeztuko du

Domingo, 26 de noviembre 2017, 00:03

Euskal literatura Mexikora bidaiatuko da. Gaur bertan hasi eta abenduaren 3an amaituko den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan gure kulturak ahotsa izango du. Urtero milaka profesional, editore eta egile elkartzen dira jaialdi honetan. Aurten, lehen mailako zenbait izen batzen dituen ekitaldiak Kirmen Uriberen presentzia izango du. Idazle ondarrutarrak bertoko literaturari ikusgaitasuna emango dio Etxepare Euskal Institutuaren eskutik.

Azken urteotan, euskal literaturak garrantzia izan du Guadalajarako azokan. Izan ere, Kirmen Uribe baino lehen, Iban Zaldua, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Mikel Ayerbe eta Anjel Lertxundi idazleak han izan dira. Aurten, dozena bat argitaletxe bilduko dituzte stand bakarrean eta Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea jaialdira bertaratuko da.

Kirmen Uribek iaz argitaratutako 'Elkarrekin esnatzeko ordua' aurkeztuko du Mexikoko hirian. Ondarroako autoreak programa ofizialeko zenbait jardueratan ere parte hartuko du. Bihar 'Galas de El Placer de la Lectura' ataleko mintzaldian izango da irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Filia eta fobia literarioei buruz hitz egingo du bertan. Asteartean 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberria aurkeztuko du eta solasaldi bat egingo da gero idazle eta irakurleen artean. Gainera, asteazkenean, bigarren hezkuntzako eskola bat bisitatuko du, bertako ikasleekin topaketa bat egiteko.

Lehen mailako izenak

Azokak letra iberoamerikarretako izen esanguratsuak batuko ditu. Rosa Montero, Elena Poniatowska, Arturo Pérez-Reverte eta Héctor Abad Faciolice egileak bertan izango dira, besteak beste. Gainera, egungo literaturako ahots nabariak ere bertaratuko dira, esate baterako, Emmanuel Carrere idazle eta kazetari frantsesa eta Paul Auster idazle eta gidoilari estatubatuarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kirmen Uribek euskal literatura Mexikora eramango du