Borrar
Uriberen eleberriaren jatorrizko lana euskara hutsean idatzita dago. EUSKALKULTURA.EUS
Kirmen Uribek 'Bilbao-New York-Bilbao'ren ingelesezko edizioa emango du ezagutzera AEBetan

Kirmen Uribek 'Bilbao-New York-Bilbao'ren ingelesezko edizioa emango du ezagutzera AEBetan

Obra honek idazleak New Yorkera egiten duen hegaldia ematen du aditzera

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 16 de noviembre 2022, 17:58

Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao eleberriaren ingelesezko edizioa emango du ezagutzera Estatu Batuetako zenbait hiritan, hala nola, Renon, Miamin eta Washingtonen. Ondarroarrak gaur egun bizileku duen New Yorken jada aurkeztu izan du, Lincoln Centerren eta Brooklyngo Liburutegiko International Writers Series-en, tarteko. Jatorrizko lana euskara hutsean idatzita dago. Hala, Uriberen beste obra askotan bezalaxe lana Elizabeth Macklinek itzuli du ingelerara, eta Coffee House Press argitaletxearen zigilupean kaleratu zuten pasa den urrian.

Asteazken honetan, azaroaren 16an, Uribe Renon egongo da, Nevadako Unibertsitatean liburua aditzera ematen. Azaroaren 19an, aldiz, Miamiko Literatura Festibalaren baitan emango du aditzera nobela hauxe. Azkenik, Estatu Batuetako hiriburuan, Washingtonen izango da, azaroaren 30ean Prose & Politics liburudendan. Gainera, 2023an Dallasera abiatuko da, Wild Detectives liburudendara, eta ondoren San Francisco, Chicago, Iowa eta Minneapolisera iritsiko da Bibao-New York-Bilbao.

Kirmen Uribe idazlearen lehen nobela luzea izan zen Bilbao-New York-Bilbao. Lan honekin 2008an Euskarazko Narratiba Kritika Saria jaso zuen, baita 2009an Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu ere. Obra honek idazleak New Yorkera egiten duen hegaldia kontatzen du. Hegaldian barrena idazleak bere familiako lau belaunaldien errepasoa egiten du, bere aititerengatik bere seme txikiarengana, Ricardo Bastida arkitektoaren eta Aurelio Arteta margolariaren harremanera arte ailegatuz, edota hegaldiko istorioen eta eleberriari berari buruzko hausnarketa ikaragarriarekin uztartzen duelarik, guztien arteko sare moduko bat ehunduz.

Kirmen Uribe euskal idazle saritu eta itzulienetakoa dugu. Euskal Filologia ikasi zuen EHUn eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak Trenton (Italia). Gaztetan musika taldeentzako letrak eta komiki gidoiak idatzi zituen. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu: poesia, haur eta gazte literatura, saiakera, antologia, musika-literatura edota eleberrigintza, besteak beste. Azken genero honetan nabarmendu da, guztira lau obra kaleratuz gaur egun bitarte. Momentu honetan Uribe New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) idazketa sortzaileko eskolak eskaintzen ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kirmen Uribek 'Bilbao-New York-Bilbao'ren ingelesezko edizioa emango du ezagutzera AEBetan