Kimuak-en film laburrak Clermont-Ferrand jaialdian izango dira ikusgai
ZINEMA ·
'Shorts from Spain' izeneko gunean egongo da, beste autonomia erkidego batzuetako programekin eta katalogoekin bateraSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
ZINEMA ·
'Shorts from Spain' izeneko gunean egongo da, beste autonomia erkidego batzuetako programekin eta katalogoekin bateraNAHIKARI CAYADO
Viernes, 31 de enero 2020, 22:44
Kimuak euskal film laburren 2019ko katalogoko lanak, urtero bezala, Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Laburren Jaialdian izango dira aurten ere. Urtarrilaren 31tik otsailaren 8ra izango da hitzordua. Ez hori bakarrik, paraleloan antolatuko den Marché du Film Court azokan ere izango dira film labur hauek ikusgai, otsailaren 3tik 6ra.
Kimuak programak 22 urte daramatza euskal laburgintzan ernatzen diren kimu onenak hautatu eta zazpi lanez osatutako katalogoak sortzen, gure lurraldeko talentuaren erakusgarri. Urtero, aukeratutako katalogoa mundu osoko hainbat jaialdi eta azokatara eramateaz arduratzen da; eta Clermont-Ferrand ezinbesteko geldialdia izan da edizio guztietan.
Kimuak-en 2019ko katalogoa honako film laburrek ondorengo hauek osatzen dute: 'Artiko', Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanorena, 'El infierno', Raul de la Fuenterena eta 'Labo', Jesús Mari Palaciosena. Bestalde, zerrenda osatzen dute ere 'Leyenda dorada', Chema García Ibarra eta Ion de Sosarena, 'Lursaguak. Esenas de vida', Izibene Oñederrarena, 'Mateoren ama', Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregirena, eta azkenik, 'Medvedek' dago, Ainhoa Gutierrez del Pozorena.
Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburren Jaialdia, film laburren esparruko munduko jaialdi garrantzitsuenen artean kokatzen da. Jaialdiak urtero film laburren azoka antolatzen du, programazioarekin paraleloan, eta mundu osoko programatzaileak, erosleak, eskolak eta erakundeak joaten dira bertara.
Kimuak katalogoa ICAA (Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutua) erakundeak kudeatzen duen 'Shorts from Spain' izeneko espazioan egongo da, Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetako programekin eta katalogoekin batera.
Horrez gain, Kimuak katalogotik kanpoko euskal film labur batek Clermont-Ferrand Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko du. Lan hori, hain zuzen ere, David P. Sañudok zuzendutako eta Amania Films-ek ekoitzitako 'Un coche cualquiera' ikus-entzunezkoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.