

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 26 de marzo 2025, 11:46
Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko Kimuak programaren 2025eko edizioko deialdiaren oinarriak aurkeztu dituzte, eta lanak aurkezteko epea apirilaren 23ra bitartean egongo da zabalik. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.basqueaudiovisual.eus web orrian daude eskuragarri.
Kimuak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen programa bat da, eta Euskal Herrian ekoitzitako film laburren nazioarteko hedapena sustatzen du 1998tik. Zineuskadi elkarteak kudeatu eta mundu osoko azoka eta jaialdietan banatzen du, Etxepare Euskal Institutuak finantzatzen du, eta Euskadiko Filmategiaren lankidetza du film laburrak proiektatzeko.
Bada, ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, aurtengo deialdia aukeratzen diren film laburrak 'Kimuak' deiturapean jaso eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekitaldi garrantzitsuenetara bidaliko dira.
Ea zeintzuk diren baldintzak? Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten filmak bidali beharko dituzte. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2024ko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.
Euskal Hirigune Elkargoko eta Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak onartuko dira; Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.
Film laburrak komertzialki estreinatu gabeak izan behar dira, eta zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.
Azpimarratzekoa da azken deialdian 'Dinosaurioak' (Koldo Almandoz), 'Errotatiba' (Iratxe Fresneda), 'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' (Izibene Oñederra), 'Exergo' (Jorge Moneo Quintana), 'Patrimonio' (Aitor Abio), 'Todo lo cubre la sal' (Joana Moya Blanco) eta 'Utländsk' (Alba Lozano) izan zirela lan hautatuak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.