Borrar
'Kimuak. Iñausi eta berriak hazi' ikuskizuna, ostiralean, Gasteizen

'Kimuak. Iñausi eta berriak hazi' ikuskizuna, ostiralean, Gasteizen

Plaza berrian izango da, 20.00etan, inauteriak direla eta

Paul Picado

Martes, 18 de febrero 2020, 20:56

Inauteriak direla eta 'Kimuak. Iñausi eta berriak hazi' izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Indarra Euskal Kultur Elkarteak ostiralean, 20.00etan, Gasteizko Plaza berrian. Ikuskizuna doan da, eta elkartearen helburua herri inauteriak hirira hurbiltzea da.

Horrela, herritarrak gure kaleetara heltzear dauden jaietaz gozatzera gonbidatzen ditu. Aurtengo goiburua 'Gora inauteriak!' da, eta aurrekoetan bezala, dantza eta musika tartekatzen dira. Indarra Elkarteak iaz estreinatu zuen lehen aldiz ikuskizun hau, bere 40. urteurrena ospatzeko.

Elkarteak inauteriak herriarentzako ekitaldi berezia zirela erabaki zuen 1979. urtean. Hori horrela, musika eta dantza nagusi ziren ikuskizun bat prestatu zuen, kaleak alaitasunez eta kolorez betetzeko. Horretaz gain, hiriko inauterietako lehen konpartsa ere antolatu zuen. Ikuskizunak oso harrera ona izan zuenez, hurrengo urteetan antolatzen jarraitu zuten. Lehenago, konpartsen desfileak ere antolatu zituzten, eta gaur egun, 4.000 parte-hartzaile baino gehiago dago.

Sortzen eta berritzen jarraitzeko helburuari lotuz, 2005. urtean kaleko lehen ikuskizuna aurkeztu zuen Indarra elkarteak, 'Godaleta' izenekoa, eta horren ostean, 'Sasi guztien gainetik' (2009. urtean), 'Naturaren indarra' (2012. urtean) eta 'Indarteriak' (2015. urtean) prestatu zituen.

Esan bezala, iaz, inauterien inguruko lehen ikuskizuna aurkeztu zuten, konpainiak berak dioenez, neguaren amaiera eta gauza berriak ezagutzera emateko Araba osotik. Ostiral honetan, lan horri jarraipena emango dio. Ikuskizuna doan izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Kimuak. Iñausi eta berriak hazi' ikuskizuna, ostiralean, Gasteizen