Borrar
Kimuak egitasmoak film laburrak jartzen ditu ikusgai egunero bere sare sozialetan

Kimuak egitasmoak film laburrak jartzen ditu ikusgai egunero bere sare sozialetan

Etxe barruan grabatutako edo itxialdiarekin lotutako film laburrak dira

Paul Picado

Domingo, 22 de marzo 2020, 00:40

Astebete daramagu etxe barruan sartuta eta etxean gauzak egiteko eskaintza gero eta handiagoa da. Horrela, Kimuak egitasmoak etxe barruan grabatutako edo itxialdiarekin lotutako film laburrak ikusgai jartzen ditu egunero bere sare sozialetan 15:30 eta 16:00ak artean.

Kalean edo beste zeinbat aretoetan antolatuta zeuden ia kultura ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira. Horren ondorioz, online antolatzen hasi dira Kimuaketik. Beste plataforma batzuetan musika taldeak kontzertuak streaming bidez ematen ere hasi dira. Kimuak programaren kasuan, #EgunekoKimuak hashtag-a erabiliz, film laburrak eskaintzen dira joan den astelehenetik. Eman zuten lehen filma Borja Cobeagaren 2010. urteko 'Un novio de mierda' izan zen. Datozen egunetan, esan bezala, film bat emango du egunero.

Kimuak, berez, urtean zehar Euskadin egindako film laburren aukeraketa bat da. Filmak Kimuak programak berak aukeratzen ditu, eta horiek sustatu eta banatzeko, biltzen dituen katalogo bat argitaratzen du Kimuak zigiluarekin.

Programan parte hartzeko zenbait baldintza bete behar dira. Horien artean, egileei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar dute deialdia argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez. EAEn jaio bada, gutxienez 5 urtez jarraian bertan bizi izan dela, edo tarteka bizitzen egon bada, guztira 10 urte bertan bizi izan dela egiaztatu beharko du.

Bestalde, ekoizleak egoitza EAEn izan beharko dute. Gaia edo generoari dagokionez, ez dago baldintzarik; dena den, ezin da bideoklipa izan, edo publizitatea egiten duen lan bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kimuak egitasmoak film laburrak jartzen ditu ikusgai egunero bere sare sozialetan