El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Aurkezten diren lanak 2019ko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak izan beharko dira. Fotolia

Kimuak 2020an partu nahi? Film laburrak aurkezteko epea zabaldu dute jada

Lanak ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira, eta 30 minututik beherako iraupena izan beharko dute

Viernes, 8 de mayo 2020

Jakina denez, Kimuak programak euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Beraz, film laburrak gustuko badituzu eta zerbait interesgarria eskaini dezakezula uste baduzu, jakin ezazu Etxepare Euskal Institutuak antolatutako eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatutako egitasmoaren deialdia zalbadu berri dutela.

Publicidad

Zehazki, aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek ekainaren 30era arte bidali ahal izango dituzte 30 minututik beherako iraupena duten lanak. Eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2019ko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.

Kimuaken arduradunek nabarmendu dute, bestalde, beharrezkoa izango dela zuzendariak edota ekoizle nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitza izatea. «Hautagaitza zuzendariak aurkezten badu, gutxienez deialdia argitara eman baino urtebete lehenagotik EAEn erroldatuta dagoela egiaztatu beharko du, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dela», diote aste honetan bidalitako prentsa oharrean. Film laburra ekoizle edo ekoiztetxe batek aurkezten badu, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izan beharko du egoitza, eta lana bi enpresa edo gehiagoren arteko koprodukzioa bada, EAEko ekoizleak gehiengoa duen bazkidea izan beharko du.

Nazioarteko zinema jaialdi

Ekimenaren antolatzaileek ere azaldu dute ez direla onartuko komertzialki estreinatuak izan diren edota telebistaz, internetez edo beste edozein plataforma publikoren bitartez hedatu diren film laburrak. Halaber, lanak gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da. Baldintza guztiak bete ondoren, hautatuak suertatzen diren film laburrak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri. Hala ere, bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta, antolakuntzatik adierazi dute beraientzat gordetzen dutela oinarri hauetan aldaketak egiteko aukera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad