Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGATE
Martes, 11 de junio 2019
Kimuak 2019ko katalogorako filmak hautatu berri dituzte. Atzo, ekainak 11, iragarri zituen epaimahaiak aurtengo 7 laburmetraia finalistak. Kimuak urterik behin Euskadin egiten den film laburren aukeraketa da. Programaren 22. edizioan 65 hautagaitza aurkeztu egin dira. Jaialdi hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin.
Hauexek izan dira 22. edizio honetako zazpi laburmetraia finalistak: 'Artiko' (Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano), 'El Infierno' (Raúl de la Fuente), 'Labo' (Jesus Maria Palacios), 'Leyenda Dorada' (Ion de Sosa eta Chema García Ibarra), 'Lursaguak' (Izibene Oñederra), 'Mateoren ama' (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga) eta 'Medvedek' (Ainhoa Gutiérrez del Pozo).
Gauzak horrela, aurtengo hautatuen artean genero anitzak ditugu: zientzia fikzioa, fikzioa, animazioa eta zenbait dokumental. Gero, hizkuntzei dagokionez, bi filmak euskara hutsean dira, beste batek euskara eta gaztelania uztartzen ditu, bi gaztelaniaz dira eta azkenengo biak ingelesez.
Euskarazko filmak 'Lursaguak' eta 'Mateoren ama' laburmetraiak dira. Lehenengoa Izibene Oñederra azkoitiar zinemagile eta ekoizleak zuzendu du. Egileak bertan animazio indartsua eraiki du. Bestalde, 'Mateoren ama' obra Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendari euskaldunek ekoitzi dute. Fikziozko drama honek seme eta ama baten arteko nondik-norakoak ditu hizpide.
Gaztelaniazkoak, berriz, 'El infierno' eta 'Leyenda dorada' izan dira. Lehendabizikoan, Raul de la Fuente iruindar zinemagileak Sierra Leonara darama ikuslea, eta Chennu kaleko umearen istorioa kontatzen du maisulanak. 'Leyenda Dorada'-k, bestalde, Ion de Sosa eta Chema Garcíak zuzendutako zientzia fikziozko laburmetraia da. Honek udako egun batean Montánchez (Cáceres) herriko udal igerilekuan ematen diren elkarrizketak eta gertakariak jasotzen ditu.
Halaber, 'Artiko' dokumentalak Jesus Mari Lazkano margolari bergararrak Svalbard artxipelagora egindako bidaia du erakusgai. Dokumentuok Josu Venero zuzendari eta ekoizle bilbotarrak batu ditu. Era berean, 'Labo' Jesus Maria Palaciosen obra Tarragonako Francisco Franco Unibertsitate Laborala izan zenaren erretratua da.
Azkenik, Ainhoa Gutiérrez del Pozo zuzendariaren hirugarren film laburra da 'Medvedek' dokumentala. Jatorri esloveniarreko bi hartz emeri buzuzko kontakizuna da.
Aurtengo epaimahaia honako pertsonai publikoek osatu dute: Carlos Plaza Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria; Carmen Serrano Andaluziako Juntako 'Cortometrajes Andaluces' film laburren sustapen katalogoko koordinatzailea; Garbiñe Ortega Punto de Vista zinemaldiko zuzendari artistikoa; Roberto Barrueco Bartzelonako MECAL Nazioarteko Film Labur eta Animazio jaialdiko zuzendaria; eta Ruth Pérez de Anucita Donostiako Zinemaldiko Komunikazio arduraduna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.