Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Artxiboko argazki bat. Fernando Gómez

Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia ekainaren 26ra atzeratu da

Astelehenean Txindokin mendi-istripu batean Mutriku Elkarteko Ekaitz Salcedoren heriotza dela eta, ekainaren 19rako aurreikusita zegoen 600 kiloko Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldiaren data aldatzea erabaki dute

Ander Retolaza

Martes, 15 de junio 2021

Joan den asteburuan Erandion hasitako 600 kiloko Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldiak Getxon jarraitu behar zuen larunbat honetan. Hala ere, Euskadiko Herri Kirol Federazioak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez, lankide baten zoritxarreko istripuak kirol ekitaldia atzeratzea eskatzen du. «Ekaitz Salcedoren zoritxarreko heriotza dela eta, astelehenean Txindokin izandako mendi istripu batean, ekainaren 19tik ekainaren 26ra atzeratzea erabaki da». Federazioak bere errespetua erakutsi nahi die kirolariaren senide eta lagunei, eta ez du txapelketekin jarraituko data berri horretara arte Zubilleta parkean.

Publicidad

Egun horretan, zazpi taldeek berriz ere elkarren aurka lehiatuko dute 600 kiloko formatuan, arratsaldeko 17.00etatik aurrera. Jarraipena emango diote horrela pasa den larunbatean Erandioko Goierri Auzoan ospatu zen 600 kiloko Sokatira Lur gaineko aurtengo Euskadiko Txapelketari. Aipatu bezala, pisu horretan lehiatuko diren hiru jardunaldietako lehena izan zen eta zazpi talde parte-hartzaileek osatu zuten norgehiagoka.

Elkarren aurka lehiatu ondoren, sailkapenean berdinketa eman zen, laukiztar taldeen egote nabarmenarekin. Laukizko lehen taldea den Gaztedi 'A' taldeak 6,5 puntu lortu zituen, talde lokala den Goiherri multzoak bezala. Gaztedi 'B'-k, aldiz, 5 bat puntu lortu zituen, beste talde lokala den Akelarre-k baino puntu bat gehiago, azken horrek 4 lortu baitzituen. Jarraian Mutriku talde gipuzkoarra, 3 punturekin. Eta bukatzeko, Getxoko taldeak 2 puntu eskuratu zituen, eta Gaztedi 'C' taldeak puntu bakarra lortu zuen. Orotara, bi talde ziren Erandiokoak: Goiherri eta Akelarre.

Hori guztia esanda, jakin ezazue bi aste barruko larunbateko, ekainaren 26ko, ekitaldiaren ondoren, hirugarren eta azken jardunaldia hurrengo egunean ospatuko dela, ekainaren 27an, Zumarragan. 560 kiloko norgehiagoka, bestalde, Laukizen hasiko da uztailaren 3an, larunbata baita ere. Honako txapelketak hiru jardunaldi izango ditu, aurrekoak bezala, eta hurrengo uztailaren 10 eta 17an beteko da, Erandion eta Laukizen, hurrenez hurren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad