Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Gizon bat kafea hartzen kafetegi batean, egunkaria alboan duela. Fotolia
Kikara bat gorroto

Kikara bat gorroto

Adarraren puntan ·

Domingo, 8 de marzo 2020, 23:28

Madarikatua! Ez da posible. Tipo horrek nire egunkaria hartu du. Bost minutu ere ez dira nire eguneroko kafetegia ireki dutela. Urteak daramatzat erritu bera errepikatzen. Hemen egunero hartzen dut nire kafesnea eta kroisana ordu honetantxe, eta kafetegiko egunkariari errepasoa egiten diot; nazkagarri hori nire muturraren aurrean egiten ari den gauza bera. Aurpegi itsusi hori ezaguna egiten zait. Nire errutina ezagutzen zuen, seguru, eta nahita aurreratu zait. Hor duzu. Nire mahaitik ikus dezaket egunkariaren zein zati irakurtzen ari den. Kirol orriak dastatzen ari da, atsegin handiz. Astiro mastekatzen du bere tortilla puta, irakurtzen duen horretan murgildua dirudien bitartean. Estasi betean dagoela esango nuke. Putakume horrek ez dit erreparatu ere egin. Zein ona den euskara zenbait sentimendu definitzeko: gorrotoa, amorrua, erre askorekin, hori da, hain zuzen ere, sentitzen dudana.

Bai, badakit. Beste egunkari bat har nezake eta nire zortearekin konformatu. Edo, gaurkoagatik, jendeari edo euliei begira egon ninteke. Orain gogoratzen dudanez, bai, tipo hori aurreko egunen batean ere ikusi dut hemen, bere koadro-kapela ziztrin eta behi-begirada lerdo horrekin. Atzo bertan gutxigatik irabazi niolakoan nago, igandeko gehigarri horietako batekin konformatu behar izan zuen. Jakina. Gaur zin egin dio bere buruari ni baino lehenago iritsiko zela. Putre hori. Ziur ez duela egunkaririk erosi bere bizitza guztian. Baina zer diot. Ni ere oraintxe bertan jaiki ninteke, kioskora hurbildu eta bat erosi, noski. Baina ez. Ez diot garaipen bat hain erraz oparituko usurpatzaile horri. Eta ez dut beste egunkari bat hartuko. Nire errutina da, eta ez dit inork aldatuko. Begira nola egiten duen irribarre ergel horrek. Irribarretxo babalorea geratu zaio astiro mastekatzen ari den bitartean. Bertan akabatuko nuke. Zin dagizut hil egingo nukeela.

Ez daukat egun osoa hemen egoteko. Argi dago txorimalo hori prest dagoela kafe ziztrin eta pintxo batekin hemen betierekotzeko. Ez diot utziko nire eguna samintzen. Nire guatxapak irakurtzeko aprobetxatuko dut. Ea ba. Koronabirusari buruzko «meme» bat; gai berari buruzko bideo bat; mezu lasaigarri bat zabaldu nahi duen mediku bat... Zer dio honek? «Balmasedan koronabirusaren lehen kasu baieztatua», ikus dezagun... kaka zaharra, «guatxapeko beltza» eta bere atributu erraldoia berriro. Amesgaizto hau inoiz amaituko ote da? Egun hauetariko batean «lagunak» ezabatzen hasiko naiz, inbasio hau gaitza bera baino kasik okerragoa da.

Baina zer egiten du tipo horrek? Lasai hitz egiten ari da andre horrekin, egunkariak hor jarraitzen duen bitartean, mahai gainean zabal-zabalik. Taupadak azkartzen ari zaizkit, arraioa. Jaiki eta kendu egingo diot. Are gehiago, mahaiarekin «ustekabean» talka egin eta kafea botako diot.

Tipo nazkagarri horrek ordu erdi baino gehiago egina du hor. Joan da andrea. Zuzen begiratuko diot , ea konturatzen den. Baina zer egiten du? Ezin dut sinetsi. Boligrafo bat atera du, eta gurutzegrama egiteko asmoa du. Hau gehiegi da. Goazen.

-Aizu... Axola zaizu egunkaria hartzen badizut?

-Ba... bai, egia esan. Hau nirea da. Neuk erositakoa. Tabernakoa andre hark dauka...

-Barkatu...ejem.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kikara bat gorroto