Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Borja Agudo
Kerman Lejarragaren azken borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

Kerman Lejarragaren azken borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

Superwelter pisuko beste bi neurketa ere eskainiko ditu saioak

Zurekin

Jueves, 19 de noviembre 2020, 22:02

Ostiral honetan hiru borrokaldi eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztuta, Kerman Lejarragaren azken borrokaldia eta superwelter pisuko beste bi neurketa eskainiko ditu saioak.

Kerman Lejarraga boxeolariak ostiral honetan boxeatu behar zuen Iruñean, baina gaur egungo egoera latzak eraginda, norgehiagoka hori bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek. Dena den, 'Boxeo Izarrak' saioak bere azken borrokaldia eskainiko du, orain hiru hilabete Tyrone Nurseren aurka egindakoa. Morgako boxeolariak berriro Europako txapeldun izatea du helburu eta horretarako prestatzen ari da. Zeregin horretarako aurkari aproposa zen Nurse britainiarra, lau aldiz bere herrialdeko txapeldun izandakoa. Bere zenbakiak hauek dira: 37 garaipen, galdutako 6 eta berdindutako 2.

Neurketa honen ondoren, mexikar jatorria duten bi mutil gazteren neurketa eskainiko da, Leo Ruiz eta Rodrigo Solis boxeolarien artekoa. Azkenik, Wendy Toussaint eta Isiah Jonesen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Toussaint haitiarrak orain arte egindako 11 borrokaldiak irabazi ditu. 'Boxeo Izarrak' saioa ostiralero dago ikusgai, 00.40ean, ETB1en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kerman Lejarragaren azken borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan