Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 por un choque entre dos turismos en Miribilla
El Correo
Kepa Junkeraren 'Berpiztu' dokumentala, Markinan, ostiralean

Kepa Junkeraren 'Berpiztu' dokumentala, Markinan, ostiralean

Ikus entzunezkoaren euskarazko bertsioa 19.00etan hasiko da Esperantza Aretoan. Sarrerak bi euro balio du

Mikel Garcia

Lunes, 17 de abril 2023, 00:02

Kepa Junkeraren 'Berpiztu' dokumentala euskaraz emango da apirilaren 21ean Markinan. Emanaldia 19.00etan hasiko da Esperantza Aretoan. Ikus-entzunezkoan bere ibilbidea kontatzen du euskal musikan hasi zenetik. Sarrera bakoitzak bi euro balio du.

Jakina denez, trikitixak eta euskal musika herrikoiak maila gorenera igoarazi zituen euskal artistak, eta 32 urteko ibilbidean, disko bat kaleratu zuen urte bakoitzeko. Autodidakta, euskal musikaririk internazionalena bihurtu zen eta mundu osoko artistak gonbidatu zituen euskaraz kantatzera.

Baina bilbotarra erabat desagertu zen agertokietatik 2018ko abenduaren 6an, Belgikan. Albisteek iktus bati buruz hitz egin zuten orduan, errekuperazio prozesu bati buruz geroago, eta, ondoren, diskrezio handiz landu zen gaia. Desagertzearen ondoren, bi urteko lan gogorra etorri zen, besteak beste, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko eta eskuak mugitzeko. Junkerak artearekin, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, eta argazkigintzarekin hunkitzen jarraitzen du. Dokumentala horren guztiaren kontakizuna da.

Artistaren musika erabili du Fermin Aiok, dokumentalaren zuzendariak, Junkeraren bizitza kontatzeko. Algortarrak badauka eskarmentua mota honetako ikus entzunezkoak egiten. ETBko 'Rutas de solidaridad' dokumental saioko zuzendari eta errealizadore izan da, eta kate horretako korrespontsal grafikoa Asiako eta Afrikako hainbat gatazkatan. 2016an Frankismoaren biktimen eta aitortu gabekoen omenezko 'Las huellas perdidas' dokumental sailaren zuzendari eta errealizatzaile ere izan zen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kepa Junkeraren 'Berpiztu' dokumentala, Markinan, ostiralean