Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 19 de junio 2020, 23:45
Kepa Junkerak irabazi du 2020ko Adarra Saria. Hala erabaki du garaikurraren aholku epaimahaiak. Aurtengo batzordea honako pertsonai publikoek osatu dute: Juan González kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak.
Baina, aurten ez da pasa den edizioetan bezala, ekainaren 21ean banatuko. Normalean Musikaren Europako Egunean banatu ohi da garaikurra Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako alkatearen eskutik. Baina, aurten hitzordua atzeratzea erabaki dute eta aurrerago iragarriko den data batean emango dute. Hala, Kepa Junkerak Marijose Recalde artista iruindarrak eginiko eskultura bat jasoko du. Lana brontzezko irudi neutro bat da, adar bat aurkezten duena, musikaren jatorria irudikatzen duena, alegia
Adarra Sariko Aholku Batzordeak hainbat irizpide hartu ditu kontutan aurtengo saria banatzerako orduan: batetik, Kepa Junkera trikitilari bizkaitarrak egindako disko-produkzio uzta ikaragarria eta euskal musikari eta kulturari egin dion ekarpen baliotsua; bestetik, bilbotarraren zuzeneko kontzertu eta askotariko estiloen nahasketa ikaragarria; eta, azkenik, nazioartean euskal ordezkari gisa izan duen proiekzioa eta euskal musikaren alde egin duen zabalkuntza.
Donostiako Udalak Donostia Kulturarekin elkarlanean 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren esparruan eragin eta oihartzun nabarmena izan duten artisten ibilbidea aintzatesteko helburuarekin. Lehendabiziko bost edizioetan honako musikari euskaldunek jaso dute aitortza: Mikel Laboak, Ruper Ordorikak, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak, Anarik eta Berri Txarrakek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.