
Kepa Junkera bilbotar musikariari omenaldia izan da Bartzelonan
EUSKAL MUSIKA ·
54 urteko trikitilari bizkaitarrak hogei bat disko argitaratu ditu bere ibilbide oparoanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
EUSKAL MUSIKA ·
54 urteko trikitilari bizkaitarrak hogei bat disko argitaratu ditu bere ibilbide oparoanUNAI SARRIUGARTE
Domingo, 12 de enero 2020, 00:37
Kepa Junkera bilbotar musikariak omenaldia jaso zuen ostiralean Bartzelonan. SGAE Fundazioak Bartzelonako Gracia auzoko Centre Artesà Tradicionàrius (CAT) izenekoan 33. Tradicionàrius Nazinoarteko Folk Jaialdian parte hartzen dihardu. Egitasmo hauxe 2020ko urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra ospatuko da.
Urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra bitartean Tradicionàrius 2020k 49 musika talde eta bakarlari barnebilduko ditu. Era berean, 70 jarduera baino gehiago antolatu dira eta 14 album berri eta 11 ikuskizun aurkeztuko dira, hori guztia, SGAE Fundazioaren elkarlanarekin batera.
Horren harira, Tradicionàriusen edizio honek Kepa Junkera bizkaitar trikitrilari musikagile eta jaialdiaren kide handiari omenaldia egingo dio. Bertan bere musika ibilbide oparoa aintzatetsiko dute. Zoritxarrez, Kepa Junkera ezin izango da bertan egon.
Hala, Tradicionàrius egitasmoaren lehendabiziko kontzertua «Kepa Aurrera» lemapeko musikaldia izango da. Hauxe bi zati aurkeztuko dituen musika emanaldia izango da. Kontzertu hauxe gaur, urtarrilak 10, iluntzeko 22:00etan, konde-uriko Plaça de la Vila i CAT gunean izango da eta jada sarrerak agortuta daude.
Kontzertuaren lehen atalak Junkerarekin Katalunian ibilitako musikariak izango ditu oholtza gainean: Josep-Maria Ribelles, Ballaveu, TXEK, El Pont d 'Arcalís, Guillem Ballaz & Marta Rius eta Guillem Anguera. Bigarren zatian, berriz, Gaizka Project nazioarteko taldeak bere ikuskizuna aurkeztuko du, Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako musika tradizionalen proposamena dena, ikuspegi garaikide batetik noski.
Kepa Junkera gaixorik dago 2018ko abenduan Belgikan izandako iktusaren ondorioz. 54 urteko musikari bilbotarrak hogei bat disko argitaratu ditu bere ibilbide oparoan eta lau hamarkada inguru darama trikitixaren doinuak euskal lurraldean barrena hedatzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
La explicación al estruendo que sobresaltó a Valladolid en la noche del lunes
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.