Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Mike Kennedy Gasteizen bizi da. Igor Martín
Kennedy Gasteizen

Kennedy Gasteizen

Adarraren puntan ·

Lunes, 17 de febrero 2020, 19:43

Anglosaxoiak balira, etengabe ikusiko genituzke omenaldiak telebistan, eta telesailak eta erreportajeak egongo lirateke Netflixen.

Baina Los Bravos taldekoek Madril eta Mallorca arteko kondaira sortu zuten eta euren ibilbidea bikaina bezain harrigarria izan zen. Aurrekaririk gabeko nazioarteko arrakasta lortu zuten frankismo betean, bi film oso arrakastatsu egin zituzten eta milioika disko saldu zituzten.

Gainera, prentsa arrosan ere orrialde asko bete zituzten. Haien organo-jotzailea, Manuel Fernandez, amodio-istorio dramatiko bateko protagonista izan zen. Emazteak eta berak zirkulazio-istripu bat izan zuten eztei bidaian, eta hura hil egin zen. Handik egun gutxira, musikariak bere buruaz beste egin zuen.

Los Bravosen istorioa izar iheskor bitxi eta harrigarri batena bezalakoa izan zen. 'Black Is Black' edo 'Los Chicos con las Chicas' abestiak beste edozein taldek egiten zituenetik urruti zeuden, ezbairik ez. Noizbait, Los Bravos eta Los Brincos taldeen arteko sasi-lehia sortu nahi izan dute. Errespetu osoz, Los Brincos, garaiko talderik ospetsuenetakoa izanik, Mike Kennedyren taldetik mila argi-urtera zegoen. Izan ere, Los Bravos taldearen aztarnak bizirik jarraitzen du hainbat urte geroago. 'Once Upon a Time In Hollywood' bere azken filmean, Quentin Tarnatinok 'Bring a Little Loving' abestia erabili du bere soinu bandan, horrela taldearen izena berriro prentsan egotea lortuz.

Arrazoi askok azal dezakete fenomeno hura, baina inork ezin du ukatu: gainerako taldeekiko alderik handiena 'Mike Kennedy' izen artistikoaz ezagunagoa den Michael Volker Kogel abeslariak markatu zuen. Berlindar honek dena zuen, erakargarria izateko: ederra, altua, ilehoria, modernoa, jatorra, sexia, gainera bikain abesten zuen eta ingelesa menderatzen zuen, hizkuntza hau batxilergoan ere ikasten ez zen garai batean.

Patuak Gasteizeraino ekarri du abeslaria, han bizi baita duela hamar urtetik hona. Orain egun batzuk beraren adierazpen mingots batzuk irakurri genituen egunkari honetan: «Taldekoek 'Bring a Little Loving'en arrakastaz baliatu nahi dute, eta grabazioan ere ez zuten jo».

Egia esan, Milli Vanilli bikotearen eskandalua baino askoz lehenago, Los Bravos taldekoek ere zeresan handia eman zuten bere garaian. Mike Kennedyk bakarrik abesten omen zuen 'Black is Black'-en grabazioan, estudioko musikariek lagunduta. Musikari horien artean, gerora jakin zenez, Jimi Page eta John Boham zeuden, geroago garai guztietako rock talde handienetako bat, Led Zeppelin, sortuko zutenak.

Mikerekin irratian hitz egiteko aukera izan genuen. Bolada txarra pasatu du, azaleko minbiziaren erruz; orain gaindituta du jada. Nostalgia eta erresumin, iraganaz eta taldekideez hitz egiten du: «Niretzat jada ez dira 'Los Bravos', niretzat 'Los Raros' dira, gaizki ordaindutako gazteekin talde bat osatu dute Tarantinoren filmaren arrakastaz baliatzeko». Maitasunak ekarri omen zuen Mikel gurera, baina dioenez: «Ez naiz inoiz ezkondu, nire askatasuna asko estimatzen dudalako, baina egon naizen emakumeen seme-alabek beti gorrotatu naute. Oso zorte txarra izan dut horretan».

Anglosaxoia balitz berak ere telesail bat izango luke Netflixen, edo dokumental on bat behintzat. Baina, antza, inork ez ditu oso serio hartzen pop izarrak hemendiko aldean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kennedy Gasteizen