Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 27 de noviembre 2022, 10:53
Katixa Agirrek Zinemaldiaren zazpi hamarkadak birpasatu ditu 'Zinema festa bat da' liburuan. Euskara hutsezko lan hauxe Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan sortutako ekimena dugu. Obra honen azala eta kontrazala Irantzu Piquerok burutu ditu. Aurreko astean, Donostiako Tabakaleran aurkeztu zuten, Literaktum jaialdiaren barnean. Kontakizun original eta dibertigarri bat du abiapuntu liburu honek. Izan ere, Donostia Saria jaso zuten hildako izarrak festa bat ospatzeko bildu dira. Gipuzkoako hiriburuko Miramar Jauregiak hartuko du jai berezi hori.
Esan bezala, Donostiako alfonbra gorria zapaldu duten aktore eta zuzendari mitiko ugari dira istorio fiktizio honen protagonistak. Bertan Lauren Bacall sekula baino dotoreago ageri da, Max von Sydow dantza egitera etorri da, Agnès Varda dokumental bat egiten saiatuko da, baita Bette Davisek anfitrioi lanak bere gain hartu ere. Gaua sorpresa ugariz, ika-mikez, mozkorraldiz eta oroitzapen anitzez bustiko da. Azken finean, personai guztiek aho batez zinema festa bat dela adostu dute, eta hauxe ospatu beharra dago.
Katixa Agirre idazle gasteiztarra dugu, literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan lanean murgilduta dabilena. 'Sua falta zaigu' ipuin bildumarekin egin zen ospetsu literaturaren munduan 2007an. 2009an, berriz, «Habitat» narrazioa kaleratu zuen, Igartza bekari esker. Haur eta gazte literaturaren alorrean ere zenbait obra egindakoa da, 'Amaia Lapitz' (2010, 2013, 2021) liburu sorta, esaterako.
Bere lehendabiziko eleberria, berriz, 2015ean plazaratu zuen, 'Atertu arte itxaron'. Azken hauxe hainbat hizkuntzatara itzuli da. Bestalde, 2018an 'Amek ez dute' atera zuen, zortzi hizkuntzatara itzuli dena, eta zazpigarren artera moldatzen ari dena gaur egun. 2022ko udazkenean bere azken nobela plazaratu du, 'Berriz zentauro', dagoeneko gaztelerazko eta katalanezko bertsioak ere burutu dituztelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.