Borrar
Katixa Agirre Gasteizen izango da apirilaren 14an. El Correo
Katixa Agirrek idazterakoan ohikoak diren obsesioak eta gaiak aztertuko ditu Gasteizen

Katixa Agirrek idazterakoan ohikoak diren obsesioak eta gaiak aztertuko ditu Gasteizen

Ostiral honetan Goiuri Jauregian emango duen solasaldian idazleei egindako psikoanalisia erabiliko du horretarako, Aitziber Perez de Karkamoren laguntzarekin

Mikel Garcia

Miércoles, 12 de abril 2023, 20:41

Katixa Agirre eta Aitziber Perez de Karkamoren arteko solasaldia izango da ostiral honetan Gasteizen. Idazlearen biografiaren bidez eta psikonalisi ariketa eginez, idazteko garaian ohikoak diren obsesio eta gaiak errepasatuko dira. Saioa 19.00etan hasiko da eta ordu bateko iraupena izango du.

Solasaldia Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako 'Liburu Egunak' programaren barruan dago. Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, sareak urtero egitarau zabala antolatzen du. Aurten, liburu aurkezpenak, literatura tailerrak eta ikuskizunak izango dira. Horrela, apirilaren 12tik 24ra bertako eta Estatu mailako autore ezagunak izango dira jardunaldi hauetan, Europa Biltzar jauregian eta Gasteizko Goiuri jauregian.

Baina ostiraleko jardunaldiaz ari garenez, hitz egin dezagun protagonistei buruz: Katixa Agirrek, 'Sua falta zaigu' ipuin bildumarekin bere idazle lanari bultzada eman zion 2007an. Bi urte beranduago, 2009an, Habitat narrazio bilduma argitaratu zuen, Igartza bekaren laguntzarekin. Haur eta gazte literaturan ere zenbait lan argitaratu ditu, hala nola Amaia Lapitz (2010an, 2013an eta 2021an) nobela saila. 2015ean 'Atertu arte itxaron' eleberria argitaratu zuen, Augustin Zubikarai bekaren laguntzarekin. 111 Akademia saria eskuratzeaz gain, eleberri hau hainbat hizkuntzatara itzuli zen.

2018an 'Amek ez dute' eleberria argitaratu zuen, zortzi hizkuntzatara itzuli dena eta gaur egun zinemara egokitzen ari dena. 2022ko udazkenean argitaratu zuen bere azken eleberria, 'Berriz Zentauro', gaztelaniaz eta katalanez eskuragarri. Ikus entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea da EHUn.

Aitziber Pérez de Karkamo berriz, komunikazio libreko kolaborazioak egiten ditu, batez ere prentsa idatzian eta irratian, betiere kazetaritza feministatik abiatuta. Gaur egun hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola GARA egunkarian eta HALA BEDI. Lanbideak erakunde eta elkarteekin. Mahai-inguruak, hitzaldiak eta ekimenak aurkeztea eta gidatzea, bereziki LGTBI kolektiboenak eta ekimen feministenak. Baita liburuak eta idatzitako beste lan batzuk aurkeztea ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Katixa Agirrek idazterakoan ohikoak diren obsesioak eta gaiak aztertuko ditu Gasteizen