
Leire Larrazabal
Miércoles, 17 de enero 2024, 12:34
Katiuska antzerki talde tolosarrak Sestaoko Musika Eskolara dakar 'Armiarma'. Hitzordua urtarrilaren 26an izango da, 19.30ean, sei euroren truke. Idoia Gereñuren zuzendaritzapean, antzezleak ditugu Idoia Bengoetxea, Xabi Gómez, Olatz Godoy eta Ander Malbadi.
Publicidad
Tolosarren bosgarren lana dugu hauxe. «Armagintza eta lana izan ditugu abiapuntu obra sortzeko. Gai serioak izan arren, umoretik heldu nahi izan diegu, hausnarketa sakon horiek modu arinean egiteko aukera eskainiz», azaltzen dute parte-hartzaileek. Izan ere, «bi gaiek guztioi barruak mugitzen dizkigute eta horri buruz nola hitz egin erabakitzeko unean, komediatik abiatzea egokia izango zela iruditu zitzaigun, ikuslearentzat onartzeko errazagoa izango zelako, momentu on bat pasatzeko, baina, aldi berean, hausnarketa bat proposatuz», azpimarratzen dute.
'Armiarma' Katiuska taldearen sorkuntza da oso-osorik, talde-jolasaren, hausnarketaren eta lanaren fruitu. Esketxez osatuta dago antzezlana, eta ordubete inguru irauten du. Zati guztiak nolabait loturik egonik ere, genero eta molde ezberdinak probatu nahi izan dituzte. Lan mundu garaikidea eta armagintza bezalako gaiak jorratzen dituzte modu kritiko eta umoretsuan.
Hamar urte baino gehiago daramatzate Katiuska taldekoek oholtza gainean. Urte hauetan zehar, bost lan plazaratu dituzte. Are gehiago, obra horietan hainbat genero eta estilo landu dituzte: drama, performacea, komedia… Tira, oraindik 'Armiarma' ezagutzeko aukera izan ez baduzu, oraintxe da zure aukera, Sestaon, hilaren 26an. Apunta duzu?
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.