Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Miércoles, 14 de junio 2023, 14:34
Katiuska antzerki talde tolosarraren 'Armiarma' ikusteko beta izango da ostiralean Gernikako Astran, 20.30ean. Taldearen bosgarrena lana da. «Armagintza eta lana izan ditugu abiapuntu obra sortzeko. Gai serioak izan arren, umoretik heldu nahi izan diegu, hausnarketa sakon horiek modu arinean egiteko aukera eskainiz», diote parte-hartzaileek. Izan ere, «bi gaiek guztioi barruak mugitzen dizkigute eta horri buruz nola hitz egin erabakitzeko unean, komediatik abiatzea egokia izango zela iruditu zitzaigun, ikuslearentzat onartzeko errazagoa izango zelako, momentu on bat pasatzeko, baina, aldi berean, hausnarketa bat proposatuz», gaineratzen dute.
Katiuskak hamar urteko ibilbidea darama. Hamarkada honetan zehar, taldean aldaketak egon diren arren, Idoia Gereñuren zuzendaritzapean, hasiera-hasieratik daude Idoia Bengoetxea, Olatz Godoy, Xabi Gomez eta Ander Malbadi. Denei gustatzen zaie antzerkia, baina «gure zaletasuna da, lanbidez irakasleak, sanitarioak eta ingeniariak garelako», kontatzen dute. Ondorioz, «taldearen ibilbideak gorabeherak izan ditu, gure zereginek uzten digutenaren arabera», azpimarratzen dute.
Esan bezala, Katiuska jaio zenetik hamar urte igaro dira eta bost lan plazaratu dituzte. Obra horietan hainbat genero eta estilo landu dituzte: drama, performancea, komedia… Orain, 'Armiarma'rekin dabiltza buru-belarri sartuta. Zatoz ostiralean Gernikako Astrara, hiru euroren truke, arratsalde entretenigarri bat pasatzeko aukera duzu eta, bitartean, barre algara batzuk egin. Animatzen zara?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.