Adolf Hitler izena jarri zioten semeari, eta, orain, epaile batek kartzelara bidali ditu. Adam Thomas eta Claudia Patatas britaniarrek sei urte eta erdi eta bost urteko kartzela zigorrak beteko dituzte, hurrenez hurren, National Action talde terroristako kide izateagatik. Britaniar auzitegi batek 2016an debekatu zuen aipatu erakundea, eta bikoteari ezarritako zigorra aste honetan eman dute jakitera.
Publicidad
Banburyn bizi diren Thomas (22 urte) eta Patatasek (38) Hitler diktadorea omentzeko helburuarekin jarri zioten haren izena semeari. Epaiketan argi geratu zen bikoteak mirespen handia sentitzen duela diktadorearengatik, eta Melbourne Inman epaileak argi utzi du biek «muturreko» ideiak defendatzen dituztela, euren iritzietan zein ekintzetan.
Ondorio horietara iristeko, epailearentzako nahikoa izan dira Thomas eta bere semearen argazki batzuk ikustea. Izan ere, argazki horietan semea sehaskan ikusten da, eta Thomas sehaskari eragiten, Ku Klux Klan eta nazismoaren sinboloez inguratuta. «Hartu dituzuen erabaki guztiak (Adolf Hitler izena semeari jartzea eta sinbolo nazien inguruan umeari argazki aztoratzaileak egitea) elkarrekin hartu dituzue», esan zuen Melbournek epaia ematerakoan.
Legez kanpo utzi zuten 2013an sortutako National Action taldea, erakunde horrek Jo Cox diputatu laboristaren erailketa ospatu zuenean. Cox-ek bizia galdu zuen 2016ko ekainean, «Britain First» ohiukatzen zegoen gizon batek bera sastatu zuenean. Gertaera hori Europar Batasunean Erresuma Batuaren iraunkortasuna bozkatu baino egun batzuk lehenago gertatu zen.
Ikerketaren arabera, gainera, orain jakin ahal izan dugu Adam Thomasen helburua ere bazela legez kanpo dagoen erakundearen izenean lehergailuak fabrikatzea. Aste honetako epaia tarteko, baina, ezin izango du.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.